2011n Durangaldean egingo diren errepideak aurkeztu ditu Foru Aldundiak

29.06.10
Hirigintza

Bizkaiko Diputatu Nagusiak datorren urtean eskualdean egiten hasiko diren errepideen maketak biltzen dituen erakusketa zabaldu du. Erakusketa hori Durangoko San Agustin Kultur Gunean jarrita dago eta bertan Ermuko saihesbidearen eta Gerediaga-Elorrio ardatzaren maketak ikus daitezke. Erakusketa uztailaren 12ra bitartean zabalik izango da. Jose Luis Bilbao erakusketa zabaldutzat eman zuen, Herri Lanen Foru Diputatuarekin, Itziar Garamendirekin batera. Agintariak irekiera ekitaldian iragarri zuenez proiektu bi horiek 400 milioi eurotako aurrekontua dute eta “diru hori bizkaitarrena da eta ez Foru Aldundiarena”. Ekitaldian eskualde guztiko agintari eta ordezkariak izan ziren, horien artean eta, besteak beste, Ermuko alkate Carlos Totorika eta bere taldeko zinegotzi Jose Luis Araujo izan zirelarik.

Errepide eta azpiegitura berri horiekin, “Bizkaian eraikuntzan jarduten duten enpresen jarduera suspertu nahi da, lanpostuak sortu eta egun galtzen ari direnei amaiera eman” Itziar Garamendi Foru Diputatuaren esanetan. Azpiegiturak bukatu eta zabaldutakoan, kalitate eta ahalmen handiko garraio bideak izango ditugu” gehitu zuen, “herritarrak lanera, eorsketetara eta aisialdira joan daitezen, bide segurtasuna areagotuz”.

Ermuko saihesbidea

Ermuko saihesbideak bost kilometro eta berrehun metroko luzera izango du eta bi zatitan banaturik egongo da; bati “hegoaldeko saihesbidea” deituko zaio eta besteari “mendebaldekoa”. Azken horrek Ermua eta Mallabian lortzen dituen BI-3302 eta Ermua-Gomezeaga BI-2301 bideak lotuko ditu, horiek eta baita horiek 634 errepide nazionalarekin. Horrez gain, Urtia eta Goitondo industrialdeetan dauden enpresei ere zerbitzu emanez.

Hegoaldeko saihesbidearen trazadura Areitiotik datorren errepidean izango den errotonda batekin hasiko da. Hori egungo autopistarekiko lerro zuzen joango da Sallabenteko errotondara arte, non Eibarkoarekin bat egingo duen. Bide hau egitean A-8 autobiderako sarbide eta aterabide berria egitea dakar, egun dagoena lekuz aldatuz.

Gerediaga-Elorrio ardatza

Errepide hau Durango-bergara eta Beasainekin lortuko drenaren zati izango da. Sei kilometro eta laurehun metroko luzera izango du eta erreia bikoitza norazko bakoitzean. Trazadura berria 636 nazionalarekiko lerro zuzen joango da eta Gipuzkoatik datorren trafikoa Abadiñotik pasa behar izatea ekidingo du. Egun ezagutzen dugun errepidearekin lotura izango du bi puntutan, bata Matienan, non biaduktu handi bi prestatuko diren eta, bestea, Muntsaratzen, non 2000 metroko tunela egin beharko den.

Imagen de una de las escenas del video

Durangon.com digitalak editatu eta utzitako bideoa

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da