Titin IIIak Ermuan jokatuko berriz ere Santixauetan

30.06.10
Kirolak

Gure herriko jaietan kirolak beti izan dute leku garrantzitsua. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka dago. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guzti guztion zaletasunak asetzeko beste. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: zazpi jokalariko taldeen arteko futbola; Urko mendira igoera kontrolatua, mendiko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; galeperrari tiratzea; xakea, paleta gomazko pilotaz, musa, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.

Aurtengorako esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III txapeldun handia ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, errioxarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, kirolari handia izateaz gain, mediatikoki ere duen eragina izugarria baita. Horrez gain, iazko partida ona oraindik buruan daukagu zaletu askok, errioxarrak barruan duen guztia eman baitu kantxaratzen duen guztietan bezalaxe. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Titin III-Laskurain bikotea eta Xala-Zubietak osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Cabrerizo II-Larrinagak eta Ibai Pérez-Merinok. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasiko du datozen egunetan. Sarrerak non eskuratu daitezkeen datozen egunetan iragarriko da. Sarrera popularrak aurreikusita daude.

Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko dira. Bikoteak ondorengoak izango dira: Albizu-Pujanak osatutakoa García-Gonzálezen kontra. Bigarrenean berriz, Arrese-Barrenetxea eta Egiguren-Olalde arituko dira nor baino nor. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira