Arantza Moreno kadeteak, marka berria ezarri du txapelketako xabalina-jaurtiketan
Arantza Moreno Fernandez ermuarrak, estatuko marka berria 44,64 metrotan ezarri du xabalina-jaurtiketan. Beste urrezko domina lortu du, sailkapenaren lehenengo postua eskuratuz. Erregistro hori Espainiako IX Kadeteen Txapelketan lortu du, zeina Iruñako Larrabide estadioan jokatu den azken asteburuan. Arantzak 500 gramoko xabalina 44,64 metrotara bidali zuen bere lehenengo jaurtiketan. Luzera horrek metro batean gainditzen du 2003an Maria Lujanek ezarritako marka, zeina orain artean gaindiezina suertatu den kategoriako atleta guztientzat. Txapelketa berriak mugarri berri bat suposatzen du berarentzat nahiz kirolarentzat, denboraldi bakarrean lortu duen hirugarren Espainiako Txapelketa baita –banakako bi eta Autonomia Erkidegoaz lehiatuz beste bat-.
Arantzak txapelketan Lekeitioko Tximista elkarteko elastikoaz parte hartu zuen, lehiaketa oso txukuna eginez. Sei aldiz bota zuen xabalina eta kasu guztietan baliozkoa izan zen jaurtiketa. Egindakoetatik lau kasutan berrogei metroak gainditu zituen eta beste bietan hogeita bederatzi metroen inguan kokatu xabalina. Horrez gain, pisu jaurtiketan ere parte hartu zuen, seigarren postuan sailkatuz. Denboraldia amaitutzat emateko garaia da, nolanahi ere, sasoi betean dagoenez beste bi astez entrenatzen eta lehiaketetara joaten jarraituko du, Espainiako errekor absolutua gainditzea sartu baitzaio buruan. Marka 46,29 metrotan dago eta hori hautsi nahi du. Ez da erronka makala, beraz, zorte on!
Arantza kategoria handiko atleta dela argi dago, berezko dohainak ditu kirolerako, asterik aste parte hartzen duen lehiaketetako emaitzak jarraitze abesterik ez dago. Nolanahi ere, egunero berarekin entrenatzen, eguna ematen eta lehiatzen dutenen esanetan, bere ezaugarririk azpimarragarrienak umiltasuna, buru-belarri jardutea, gehi ikasten eta hobetzen jarraitzeko grina, ezaugarrion batuketan kirolari adimentsuan bihurtzen duela. Denborak esango digu, bere mugan on dagoen. Momentuz, aurrera.
Iruñako txapelketan baita ere Ander Garciandia korrikalaria izan zen. Honek 600 metroko laskertean korritu zuelarik. Ez zuen zorterik izan, ateraldi eskasa egin zuen eta karreran lehiakide bat bere aurrera jausi izanak, azken postuetan sartzea eragin zien. Gorabehera horien aurrean Ander egoerari buelta ematen saiatu izan zen arren, ez zuen aukerarik izan, onenen artean sartzeko. Nolanahi ere, esperientzia oso ona, ikasten eta kirolari egiten segitzeko, jakinik joatea ere zalantzan izan zuela bezperara arte.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke