Bizi Letra: bizikletaz paseatzen zaituztela irakurtzea
Ermuko udal liburutegiak kaleko irakurketa-maratoian parte hartuko Euskadiko beste 30 herri eta liburutegiekin batera. Jarduerari ‘Bizi Letra’ izena jarri zaio eta gurean datorren astean gauzatuko da –uztailaren 8an- lau orduz -9,30etatik 13:30etara bitartean-. Jardueran adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Bizi Letra jardueraren barne egokitutako eta gidaria duen bizikleta ekarrik oda Ermura. Parte hartzaileek atzeko aldean jarrita joango dira liburu bat ozenki irakurtzen gidariak pedalei eragin diezaien. Irakurketa bizikleta mugituko duen erregai edo energia izango da eta, irakurketarik ezean txirringa gelditu egingo da.
Aipatu bizikleta hori herriko kaleetan ibiliko da, irteera eta muga Patxi plazan kokatuta egongo delarik. Bertan txandak eman eta irakurgaiak aukeratuko dira. Udal liburutegiak parte hartzaileei liburuak eskainiko dizkie, nolanahi ere, bakoitzak nahi duen irakurgaia (liburua, aldizkari, egunkari, eta abar…) eraman dezake. Paseo bakoitzeko sei zortzi minutu egitea aurreikusita dago, eta helburua bizikleta une oro ibiltzen eta gelditu gabe edukitzea da.
Hori horrela, parte hartu nahi duten guztiei liburutegiarekin harremanetan jartzeko eta txanda hartzeko gonbidapena luzatzen da. Horretarako bertako (943179212 telefonora edo e-postara biblioteca@udalermua.net idatz daitekeelarik). Parte hartzaile guztien artean liburua, poltsa eta elastikoak zozketatuko ditu udal liburutegiak. Puntuak metatzeko eta liburutegiari laguntzeko beste modu bat, irteera eta helmuga puntura ekimenaren azken ordura (12:30etatik 13:30etara) joatea eta bertan gustukoen dugun liburuaren titulua eta idazlea adieraztea da.
Ekimenaren helburu nagusia ekimenarekin bat egiten duten herri guztien artean 365 kilometroko luzera betetzea ahotz ozenez irakurtzen, hau da, kilometro bana urtearen eguneko. Jardueran parte hartzeak, saria du. Punturik gehien lortzen dituzten bi herriek irakurzaletasuna sustatzeko 2000 euro balio duen ale multzoa jasoko dute. Zeintzuk herri diren garaileak aukeratzerakoan herri bakoitzeko liburutegiak dituen bazkide kopurua, erroldako datuak, parte hartzaileak eta egindako kilometro kopurua kontutan hartu eta media egingo da.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean