Berano-Errekaldeko igerilekua jada zabalik dago

05.07.10
Abisuak eta matxurak

Udal zerbitzuek Berano-errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala zabaldu dute. Igerilekua ostiral arratsaldetik zabalik dago, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta gero. Instalazioa erabiltzeko prest egongo da asteko egun guztietan datorren iraileko 5era bitartean. Asteko zazpi egunetan zabalik egongo dela diogu, eguraldia lagun izanez gero eta meteorologia fenomenoak erabilera hori baldintzatzen ez badute behintzat.

Aurtengo denboraldiko berrikuntza nagusiak bi dira. Lehena, obra eta zerbitzuetako langileak presa txiki bat prestatu izana da, urak dakartzan hosto, makilatxo eta zikinkeriak geldiaraz ditzan, eta horretan egin beharreko mantenu eta garbiketa lanak errazteko. Bigarren berrikuntza, ibaiaren ibilguan harriz eginiko mendoitz bat prestatu da, neguko denboraldiek mendi-mazela eraitsi baitzuten. Sorospen eta salbamendu zerbitzua ‘Deosan kirol zerbitzuko’ enpresari esleitu izan zaio. Horren langile bi bainua hartzera joaten direnen segurtasunaz arduratuko dira, eguneko eguerditik arratsaldeko zazpietara bitartean. Enpresa hori udal kiroldegian sorosle lanak egiten duen berbera da.

Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxieneko lekuan 20 zentimetro izanik eta gehienengoan 200 zentimetrora arte iritsiz. Errekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak , mahai eta jarlekuak. Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena ‘instalazioa eta bere osagarriak denboraldian zehar egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun’.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago