UKEk udako egutegiaren berri eman du

05.07.10
Kirolak

Udal kiroldegiak udan izango duen egutegia, eta horren eragina kiroldegian, Aritzmendi pilotalekuan eta Betiondo kirol gunean ezagutzera eman du. Udal Kirol Erakundeak ohar baten bidez egutegia iragarri ditu eta erabiltzaileei horien berri emateko ohar batzuk ipini ditu bere eraikinetan. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira abuztuaren 1etik 29ra bitartean, biak barne. Epe horretan indarrean dauden araudiei bat etorriz, instalazioetan urteroko mantenu lanak egingo dira, esaterako eta besteak beste, igerilekua hustu eta garbitzea. Gainera, aurtengoan haurren igerilekuan obrak egingo dira horretan gune termiko eta ludiko berrira egokitzeko. Horiek biak ateak zabalduko dituzte abuztuaren 30eko astelehenean. Udaren ondoren ordutegia ohikoa izango da, goizeko 8etan ireki zeta gaueko 10etan itxiz. Uztaila honetan ere hiru egunetan itxita izango da kiroldegia jai izateagatik, 25ean (Santixau egunean), 27an (Zezen, herriko jaia) eta 31n, San Inazio egunean.

Kiroldegia itxita dagoen egunetan igeri egin nahi duten UKEko abonatuek Eibarkoetara joan ahal izango dira Ermuko txartelarekin erakunde biek duten hitzarmenari esker. Uztailean Ipuruako igerileku estalira eta abuztuan Orbeako berrira. Eibarkoen ordutegian kontsultatu aurretik.

 

Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 24tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne. Betiondo irailaren 1eko asteazkenean zabalduko berriz, bere ohiko ordutegiarekin. Argibide gehiagorako, jo udal kiroldegiko kontrolera eta bertan galdetu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira