Euskarazko programak eta jarduerak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia zabalik
Euskara zinegotzigoak euskarazko programak eta jarduerak gauzatzen dituztenentzako diru-laguntzen deialdia egin eta eskariak aurkezteko epea zabaldu du. Deialdiak hamabi mi1a eta seiehun (12.600) euroko zuzkidura du, elkarteen artean banatzeko. Eskabideak Komentukua kalean dugun Abiapuntu bulegoan aurkeztu behar dira uztailaren 28ko arratsaldeko hirurak baino lehen. Deialdiaren xedea euskara gizarte eremu ezberdinetan erabili eta benetan agertzeko eta sustatzeko helburua duten programa eta jarduera garrantzitsuak.
Epigrafe edo izenburu horren pean, besteak beste, tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak, eta abar…) bildu, babestu eta gizartera berreskuraturik bueltatzeko xedea duten programak. Euskara tokiko kultur , kirol, aisia eta astialdiko elkarteetan erabiltzea sustatzen duten programa eta jardueren antolatzaileak, haurtzaro eta nerabezaroari arreta berezia eskainiz. Edo, herriko historiari lotutako tradizio tipikoak berreskuratzeko programak eta jarduerak antolatzen dituztenei, edo berritzaileak eta bereziki interesgarriak diren programa sustatzaileei, beren xede nagusia euskararen eguneroko erabileraren normalizazioari eragitea denean. Edota, azkenik, euskararen ospea eta prestigioa berreskuratzeko asmoz, gizarteak kontzientzia har dezatela asmoa dutenak.
Deialdira atxiki eta eskaria aurkeztu dezakete aurreko paragrafoan deskribaturiko helburu eta programak prestatu eta gauzatzen dituzten elkarteek eta, batez ere, indarrean dugun Euskara Biziberritzeko Urte anitzeko Plan Estrategikoarekin bat datozen jarduerak gauzatzen dituzten guztiek. Lehiaketa irekia da eta hainbanaketa bidez esleituko dira emakidak, dagokien eskatzaileen artean P/T x N formula aplikatuz. Erabakia Tokiko Gobernu Batzordeak hartu eta ezagutaraziko du. Deialdiaren ingurko datu guztiak (Ordenantza, Oinarri espezifikoak, Informazio orriak, eskari ereduak eta gainerako agiriak) iragarki-ohol elektronikoan dituzue. Guk horretara iristeko lasterbidea eskaintzen dizuegu, arin eta erraz bertara sartu ahal izateko.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik