Bertoko bilduma, emariak jaso eta guztiontzako onura

06.07.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiaren Bertoko Bildumak emari interesgarria jaso berri du: ‘Drogotenitturri’ aldizkariko aleak koadernaturik, lehenengotik hasi eta 2009. urteko azkeneraino, hain zuzen.

Bertoko Bildumarako eta gure herriko historiarako ekarpena Estibaliz Gonzálezek egin du, Euskal Birusa elkarteak argitaratzen duen aleen jabeak, zeinak bertan tradizio eta herriko gaien inguruan argitaraturiko artikulu askoren egilea ere baden.

Gonzálezek hogei urteko aleak bildu eta koadernatu ditu, guztira 175. ale, horiek udal liburutegiari utziz gorde eta bere erabiltzaileen esku jar ditzan. Emaria eta horren inguruko baldintza hitzarmen bidez jaso dira. Bilduma Estibalizena izaten jarraituko duen arren, udal liburutegiak zaindu, gorde eta kontsultatzeko utziko du, aleak eta bere edukia zabaltzen eta ezagutzera emateko. Horrez gain, liburutegiak bilduma osatzen eta gainerako aleak biltzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, Estibalizek ezinezkoa balu.

Udal liburutegiak emaria izugarri estimatu du, eta herriari dei egin dio zerbitzuaz baliatuz herriko historia edo oroimenaz guztiontzat interesgarri izan daitezkeen materialak konpartitzeko eta, bide batez, Bertoko Bilduma, handitzen eta aberasten jarraitu ahal izateko.

  • Argazkian Estibaliz González dugu udal liburutegiarekin adostu duen hitzarmena sinatzen

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz