Letren tropela ailegatzear da!

07.07.10
Udal Liburutegia

Uztaila hasi eta bizikletak burura etortzea, ondorio logikoa da. Baina ez, ez da hori, ez gara ari Frantziako Tourrez. Ate joka duguna kaleko irakurketa-maratoia da, zeina bizikletaz ere egingo den. Ermuko liburutegiak irakurketa-maratoian parte hartuko Euskadiko beste 30 herri eta liburutegiekin batera. Gure txanda bihar izango da. Udal liburutegiak herriko kaleetatik eta pedalei eragiten jarri ditu irakurtzea gustuko duten eta borondatez deialdiarekin bat egiten duten guztiak. Jarduera goizeko 9:30etan hasiko da eta arratsaldeko ordu bet eta erdietan bukatuko. Ekimenaren xedea irakurzaletasuna sustatze, liburuak kalera atera eta pertsonen arteko harreman eta zaletasuna indartzea dira. Ekimenean adin guztietako pertsonek har dezakete parte. Izan ere, gure herrian ehun inguru pertsonek jada izena-eman dute. Zuk zeuk ere parte har dezakezu. Oraindik aukera duzu. Horretarako udal liburutegiko 943 179212 telefonora deitu edo bertako e-postako biblioteca@udalermua.net ontzira idatzi eta txanda erreserbatu besterik ez duzu. Anima zaitez! Liburu sorta eder bat irabazi dezakegu, udal liburutegiko fondoa gehitu eta guztiok erabiltzeko.

Liburutegiak denda eta tabernetan gonbiteak banatu ditu, dendari eta ostalariek horiek bezeroen artean bana ditzaten. Maratoiaren irteera eta helmuga Patxi plazan egongo dira kokatuta. Partaide –bana edo binaka- bakoitzak 6-8 minutu irakurriko du, gidariak pedalei eragin bizikleta mugi dadin. Aurreikusitako ibilbidea Erdikokaletik abiatuko da, On Teodoraren estatuaraino eta buelta, gero Zubiaurretik palazan sartuko, musika kioskoaren atzetik segituko frontoinaino, eta jarraian Kantabria zeharkalean sartuko berriz Zubiaurrera ateratzeko. Zubiaurreko 29era igoko da –botikaren parera- bertatik helmugaratzeko. Irteera eta helmugan jarlekuak, irakurgaiak eta material promozionala jarriko ditu udal liburutegiak.

Bizikleta egokitua da, gidaria darama eta banaka nahiz binaka irakur daiteke

Bizi Letra jardueraren barne egokitutako eta gidaria duen bizikleta ekarrik oda Ermura. Parte hartzaileek atzeko aldean jarrita joango dira liburu bat ozenki irakurtzen gidariak pedalei eragin diezaien. Irakurketa bizikleta mugituko duen erregai edo energia izango da eta, irakurketarik ezean txirringa gelditu egingo da.

Aipatu bizikleta hori herriko kaleetan ibiliko da, irteera eta muga Patxi plazan kokatuta egongo delarik. Bertan txandak eman eta irakurgaiak aukeratuko dira. Udal liburutegiak parte hartzaileei liburuak eskainiko dizkie, nolanahi ere, bakoitzak nahi duen irakurgaia (liburua, aldizkari, egunkari, eta abar…) eraman dezake. Paseo bakoitzeko sei zortzi minutu egitea aurreikusita dago, eta helburua bizikleta une oro ibiltzen eta gelditu gabe edukitzea da.

Ekimenaren helburu nagusia 365 kilometroko luzera ahotz ozenez irakurtzen betetzea da. Ekologikoa erabat: ahotsa izango baita bizikleta mugituko duen erregaia

Parte hartzaile guztien artean liburua, poltsa eta elastikoak zozketatuko ditu udal liburutegiak. Puntuak metatzeko eta liburutegiari laguntzeko beste modu bat, irteera eta helmuga puntura ekimenaren azken ordura (12:30etatik 13:30etara) joatea eta bertan gustukoen dugun liburuaren titulua eta idazlea adieraztea da.

Ekimenaren helburu nagusia ekimenarekin bat egiten duten herri guztien artean 365 kilometroko luzera betetzea ahotz ozenez irakurtzen, hau da, kilometro bana urtearen eguneko. Jardueran parte hartzeak, saria du. Punturik gehien lortzen dituzten bi herriek irakurzaletasuna sustatzeko 2000 euro balio duen ale multzoa jasoko dute. Zeintzuk herri diren garaileak aukeratzerakoan herri bakoitzeko liburutegiak dituen bazkide kopurua, erroldako datuak, parte hartzaileak eta egindako kilometro kopurua kontutan hartu eta media egingo da.

  • Argazkian Bizi Letra ekimena iragartzeko prestatu den kartela dugu

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
22.04.25
‘Liburuaren Munduko Eguna’ ospatzeko zozketa egingo udal Liburutegiak

Egun horretan liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean liburuak zozketatuko ditu