Miguel Angel Blanco zinegotziaren omenezko ekitaldia
Ermua Hiriko Udalbatzarrak Miguel Angel Blanco Garrido zinegotziaren omenez ekitaldia egingo du uztailaren 14ko asteazkenean, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean. Ekitaldia udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan egingo da goizeko 11etan eta, jarraian, haren oroimenez egindako brontzezko bustoa estalgabetuko da.
Ekitaldi horretan izango dira, besteak beste, ondorengo agintariak: Gobernuaren ordezkari Mikel Cabieces: EJko Barne-sailburu Rodolfo Ares, Legebiltzarreko presidente Arantza Quiroga; Euskadi PPko presidente Antonio BAsagoiti; terrorismoaren biktimak atenditzeko bulegoaren zuzendari Maixabel Lasa, herriko alkate, Carlos Totorika eta Udalbatza osatzen duten kideak izango dira. Horiez gain haren arreba, Mari Mar Blancok ere bertan egongo dela baieztatu du. Mari Mar Blanco gaur egun PP taldeko legebiltzarkidea, partidu horretako Batzorde Exekutibo Nazionaleko kide eta anaiaren izena daraman fundazioaren presidente ere bada.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu