San Pelaion jarraitu ahal izango da Espainiak eta Holandak jokatuko duten finala

08.07.10
Kirolak

San Pelaioko parkean eta pantaila erraldoian jarraitu ahal izango dute ermuarrek, Espainiak eta Holandak jokatuko duten Mundu kopako partida finala, nahi izanez gero.udalak tamaina handiko pantaila kontratatu eta jartzeko erabaki hartu du, bart gauen Espainiako selekzioak Alemanikoari irabazi eta finalerako txartela ziurtatu eta gero. Azken egunetan, hainbat biztanlek alkatetzari nahiz zinegotzi ezberdinei pantaila jartzeko eskaerak egin dizkiete, selekzioak historian lehenengoz finalerako sailkatzen bazen. Hori horrela, alkatetzak Bandoa prestatu eta horren kopia bana ipini du herriko portal guztietan, erabakiaren berri emateko. Vicente del Bosque entrenatzaileak zuzentzen dituen jokalariak jada, inoiz lortutako helburua lortu dute eta futbol zaletu eta jarraitzaile askok itxaropen asko dituzte, taldeak mundu kopa irabazi eta jaso dezaketela esperoz.

Aurrekariak

Gure udalak aurreko beste bi egunetan, -selekzio nazionalak eta Athleticek jokatuta final garrantzitsuetan- dimentsio handiko pantailak jartzeko zerbitzua kontratatu izan du baita ere. Estreinakoz, pantaila San Pelaixon jarri zen selekzioak Eurokopako finalera iritsi zenean, partida hura eta txapelketa irabaziz. Bigarrenez, iazko maiatzean izan zen Athleticken Errege kopako finalean Bartzelonaren aurka neurtu zenean. Azken neurketa honetan, zuri gorriek ez zuten garaipenik lortu, baina zaleek biziki eta giro jatorrean pasa zuten. Bi egun horietan ehunka pertsona bildu ziren parkean, pasioz jarraitzeko norgehiagokak.

Hori horrela, udalak ikus-entzunezkoetan aditua den enpresa baten zerbitzuak kontratatu ditu, zeinak tamaina handiko pantaila jarriko duen igandean San Pelaio parkean. Partida iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko den arren, enpresak seinalea eskaintzen hasiko da arratsaldeko hiruretatik aurrera. Partida aurreko kontu guztiak jarraitu eta girotzen hasi ahal izateko.

Pantaila erraldoiaren ezaugarri teknikoak

  • 6 mm-tako led teknologiako pantaila, eguneko nahiz gaueko argiarekin ikusteko balio duena
  • Neurriak 3,84 x 2,88 metro (azalerak ia 9 metro karratu ditu)
  • Soinua: 4000 Wko potentzia, mezklatzaile, mikrofono eta soinu iturriak dituenak
  • L''Acoustics etxearen ARCS sistemaduna.
  • Altxatzeko egitura eta soinu ekipoa uztartzen dituena

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira