Udak eta oporrak, postal lehiaketaren edizio berria dakarkigu

09.07.10
Euskara

Ekaina amaitu eta uztailari hasiera eman diogu. Horiek eta baita hurrengo abuztu eta irailekoak ere oporrak hartzekoak izan ohi dira pertsona askorentzat. Hori horrela, Euskal Birusa elkarteak urtero antolatzen duen udako postal lehiaketa hasita dago. Lehiaketak iazkoaren egitura mantendu egiten du, aurrekoa oso arrakastatsua izan baitzen. Aurtengo lehen saria, landetxe batean asteburu pasarako txartela jasoko du. Bigarrenak, berriz, berriz, jardunaldi bateko egun pasa bonoa spa batean. Eta hirugarrenak, bi pertsonek Mendiola jatetxean afaltzeko txartela.. Horrez gain, gogoratu behar 16 urtetik beherako hiru gaztek ere saria eskuratzeko aukera izanen dutela: 50, 40 eta 30 eurotako erosketa-txekeak banatuko baitzaizkie.

Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio formal eta idatzietan ere herritarrok euskara erabili dezagula eta gure hizkuntza sustatzea da. Hortaz, oporretara joan edo joango diren ermuarrek egondako herrietatik postala idatzi eta bidal dezatela eskatzen da. Horretan, lekuaren, bertako jendearen eta bizitakoaren inguruko mezu laburra edo deskripzioa eskatzen da. Eta noski, bertan, idatzi duen herritarraren telefono zenbakia, harekin harremanetan jarri ahal izateko. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu, postalaren edertasuna eta, are garrantzitsuago, bertan esaten dena, eta hori nola idatzita dagoen (sintaxia, joskera, hiztegia, eta abar…). Postala bidaltzeko azken eguna datorren irailaren 30a da.

Postalak posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira, bere seilua eta zigilu-markarekin. Bidalketa ondoko helbidera egin behar da: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia). Sariak datorren urriaren 16ko zapatuan banatuko dira elkarteak Lobiano Kultur Gunean.

 

  • Argazkian aurtengo postal iragarri eta zabaltzeko erabili den kartela
  • Argazkian aurtengo postal lehiaketaren oinarriak eta sariak

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko