Urkora 69 minututan ezetz probaren bigarren edizioa

12.07.10
Gizartea

Artarrai Mendi Taldeak bigarren urtez Urko mendira bigarrengo igoera neurtua antolatu du datorren larunbaterako. Artarraik ekimenari ‘Urko 69 minututan ezetz’ titulua jarri dio. Ekimena bigarrenez egingo da, iaz ikusmin eta 68 zaletuen parte hartzea izan zen, mendizaleen artean hauts ugari harrotuz. Garailea Jokin uriarte gaztea izan zen. Antolatzaileen proposamena herriko plazatik Urko gainera igotzea da 69 minutu kronometratu eta zehatzetan. Ez bat gehiago, ezta ere bat gutxiago. Parte-hartzaileek ezin izango dute erritmoa edo abiadura doitzen lagunduko dieten erloju edo denbora neurtzeko balio izan dezaketen bestelako instrumenturik eraman, ez eta inori galdetu. Lehenago ailegatzen direnak eliminaturik geratuko dira.

Izen-emateak euro bat balioko du eta bildutako guztia irabazleari emango zaio sari gisa. Irabazlea 69 minututan gailurreratzen den pertsona izango da, edo denbora hori gaindituz gero, erreferentziatik hurbilen geratzen dena. A zer nolako erronka eta, noski, emozioa pil-pilean! Proba hau Santixau jai egitarauan jasotzen da eta talde antolatzailearen ustez bere xedea ‘Taldeak Ermuari beste ekarpen txiki bat egin nahi dio, umorez, goiz atsegin bat igarotzeko aukera eskainiz, jaietako atarian mendia eta festa giroa uztartzea izanik”. Guk Artarrai taldearen blogera joan eta bertatik edan dugu xehetasun guztiak ezagutu eta lau haizeetera kontatzeko xedez. Bertan probaren oinarriak hartu ditugu, jarraian eskaintzen dizkizuegularik. Oinarriak ondorengoak dira:

  • Proba Patxi plazatik Urko gainera norberak aukeratzen duen ibilbidetik, oinez eta69 minututan heltzean datza.
  • Parte hartzaileek ezin dute erlojurik , ez telefonorik eraman, ez ta denbora neurtzeko beste inolako gailurik erabili (esaterako jendeari galdetu, argazki makinan begiratu... eta abar)
  • Inskripzioa euro batekoa da eta 10:00etan zabalduko da Patxi plazan.
  • Parte hartzaileek antolatzaileak irteera eman ostetik irtengo dira denak batera Patxi plazatik.
  • Urko puntara 69 minutan (edo erreferentzia horretatik gertuen) heltzen denak irabaziko du proba.
  • Denbora honetan baino arinago heltzen dena deskalifikaturik geldituko da.
  • Nahi beste geldialdi egin daitezke, baina Urko puntatik 20 metrora jarriko den kontroletik aurrera ezin izango da geldialdirik egin (derrigorrez pasatu beharreko puntua da hau parte hartzaile guztientzat)
  • Parte-hartzaileak puntara banan-banan sartuko dira.
  • Sari bakarra: izen-ematean jasotako txanpon guztiak.
  • Eztabaidarik edo zalantzarik egonez gero antolatzaileek esandakoa aintzat hartuko da, salbuespenik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera