Jaurlaritzak eta udalak, hemendik gutxira, lan-hitzarmena sinatuko, alokatzeko 57 alojamendu eraikitzeko herrian
Eusko Jaurlaritza keta gure udalak inauguratutzat eman zituzten bart arratean Ermuko Abeletxe Egoitza Sektorean eraikitako Babes Ofizialeko 102 etxebizitzak. Ekitaldiaren buru izan zen Etxebizitza, herri lan eta garraio sailburua, herriko alkatearekin batera. Agitari biek pozika gertu ziren proiektuarekin, exekuzioarekin eta horren ondorioz sortu diren azpiegitura berriekin. Biek ontza teman zuten ordezkartzen dituzten erakunde bien arteko elkarlana, zeinari esker sektore hori bezalako errealitateak ditugun herrian gaur egun. Iñaki Arriolak hemendik aste batzuetara zuzentzen duen Sailak eta Ermuko Udalak lan hitzarmena sinatuko dutela aurreratu zuen “hemen atzean, 1000 metro karratu dituen 6. lursailean alokatzekoak izango diren berrogeita hamazazpi alojamendu eraikitzeko”.
Arriola sailburuak bere hizketaldian Ermuko udalaren jarrera aintzat hartu eta egokitzat jo zuen “erabateko konpromiso argia baitu herriko hirigintza berritzeko eta herritarrentzat etxebizitzak egiteko, alojamenduak eta hirian espazio berri integratzaileak sortuz”. Sailburuaren hitzetan ‘hobe jarrera hori berori izango balute udalerri gehiagok, etxebizitzaren beharrei konponbidea emateko inplikazioa eta helburu horrekiko bat etorriaz”.<7p>
Jaurlaritzaren ordezkariak lursailak 3.600 metro karratu dituela esan zuen, bertan erregimen orokorreko babes ofizialeko 102 etxebizitza eta beste horrenbeste aparkaleku eta trasteleku eraiki direlarik. Etxebizitza multzo hori u formaduna da eta erdian gutxi gorabehera 1400 metro karratuko plaza integratua du. Guztiak jabetzako erregimenekoak dira eta arrazoizko prezioa dutela, gehitu zuen. Preziook tamainaren araberakoak dira eta, txikienak 107.000 euro balio dituelarik eta handienak 129.000 euro, hurrenez hurren. Urbanizazioan 68 m2, 6 etxebizitza daude, 75 m2koak 84 dira eta, azken 12ak, 89 metrok dituztelarik. Urbanizazio horretan lau etxebizitza daude egokituta gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzat, irisgarritasun neurriak ziurtatzen dituztelarik.
Hirigunetik kanpo eta leku aproposagoetara enpresak lekuz aldatzeak Abeletxe sektorean 76.000 metro karratu lortzea ahalbidetu du
Carlos Totorika, bestalde, kronologiaz baliatu zen sektorea garatzeko denborak laburbiltzeko. Ermuan dugun egoera lurraren gabezia dela gogoratu eta enpresak hirigunetik ateratzeko eta lurra libratzeko estrategia jarraitu izan dugula adieraziz. Horretarako enpresak beren industria jardunarekin leku aproposagoetan jarraitzeko aldaketak egin behar izan direla gehituz, eta horretarako HAPNaz baliatuz. Aipatu estrategia gauzatu ahal izateko planeamendua, SPRIaz eta abar baliatuz. Sektore honetan hain zuzen Zubi-Ondo enpresa lekuz aldatu behar izan da, hori Areito igoeran dugun Zearreko Buelta eraikinera eramanez, Promosa sozietate prublikoaren bidez. Ondoren lursaila deskontaminatuz, lurraren kalitate ziurtagiria eskuratzeko. Horiek hrorela, sektorearen garapenak bere denbora behar izan du eta, Udalak kudeaketa bere gain hartu eta zortzi miloi eta zazpiehun mila euroak finantza aurreratuz.
Abeletxeko sektoreak gutxi gorabehera 76.000 metro karratu ditu. Horietatik 30.000 egoitzazko urbanizagarriak izanik; 4.000 metros gune libreak, 2.500 metro komunikazioetarako sistema (bidea) eta beste 2.800 metro asistentzia eremuko beherretarako (nagusien egoitza). Sektoreak 118 etxebizitza libre, eta Babes Ofizialeko 102 eta 684 aparkaleku egin dira. Aparkalekuetatik 478 libreak dira, 102 etxebiztzei loturik daude eta 104 inguruko kaleetan egin dira. Horiez guztiez gain, beste 1000 metro karratuko lursaila dago, etorkizunean alokatzekoak izango diren 57 alojamendu altxatzeko.
Inaugurazio ekitaldian hainbat auzokide eta egoiliarrek parte hartu zuten zinegotzi eta agintariekin batera. Ondoren guztiek aperitiboa konpartitu zuten.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da