Udan liburu gehiago, denbora luzeagoan
Udal liburutegia atzotik –uztailaren 14tik- eta abuztuaren 31ra bitartean zabalik egongo da lanegunetan. Hau da, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2ak arteko ordutegiaz. Udako aste bukaeratan ez da aterik zabalduko, guztiok atsedena hartu ahal izateko. Erabiltzaile zaren hori, kontutan hartu!
Maileguen sistema malgutu egingo da, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez
Bestalde, liburutegiak erabiltzaileei gogorarazten dizkigu, uda eta oporrak direla-eta, mailegu zerbitzuan malgutasuna izango dugula nagusi. Horri esker, edonora oporretara goazenok ale gehiago eta denbora gehiagoz eraman ahal izango ditugu. Ezarritako arauak dioenez, gehienez 3 ale eta hamabost egunetarako har ditzakegun, arren, kopurua nahiz denbora bikoiztu ahal izango dugu, erabaki horren indarrez, azken helburua irakurzaletasuna bultzatzea baita.
Gure udal liburutegiak neurri horiek aplikatzen dihardu eta erabiltzaile eta bazkideek oso atseginez hartu izan ditugu.
Opor on batzuk izan ditzazuela erabiltzaile guztiak!
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
