Liburutegiak bigarren saria lortu du udalerrien arteko irakurketa maratoian

16.07.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bigarren saria lortu du udalerrien arteko irakurketa maratoian eta 1500 euro jasoko ditu irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak finantzatzeko. Jarduera Ermuan orain astebete egon zen eta iraun zuen lau orduetan -9,30etatik ordu 1eta erdietara bitartean- 200 pertsona baino gehiago hurbildu ziren plazara, kalean irakurtzera. Ermuarrok 16,67 kilometroko ibilbidea egin genituen irakurtzen bizikleta gainean. Ermuko liburutegia maratoiaren sailkapen orokorreko bigarren postuan sailkatu da, 265,21 puntu lortu eta gero. Aurretik, Mungia geratu da.

Bizi-Letra ekimenaren sustatzaileek egokitutako bizikleta eta gidaria karrik zuten gure herrira. Garraioan bizikletaren katea hautsi egin zen eta mekanikoaren esku hartzea behar izan genuen matxura konpontzeko. Horretarako, Agirre dendako Rafa etorri zitzaigun laguntzera, borondatez eta musu truk. Horregatik, eskerrik asko publikoa eman nahi diogu, berriz ere. Ekimenean parte hartu zutenek, bizikletaren atzeko aldean eseri eta ozenki irakurri behar zuten irakurgai bat. Hori egitean, gidariak pedalei eragiten zien kilometroak eginez. Irakurlea isilduz gero, gelditu egiten zen. Hortaz, erregaia irakurketa zen. Ekimenaren azkeneko ordu betean ermuar eta liburutegiko lagun eta zale asko hurbildu ziren. Bizikletan ibiltzerik izan ez zutenek, beren gomendio eta obra gogokoenak idatzi zituzten.

Mila esker, Bizi-Letran parte hartu duzuen guzti-guztioi!

Zeintzuk herri izan diren garaileak erabakitzerakoan herri bakoitzeko liburutegiak dituen bazkide kopurua, erroldako datuak, parte hartzaileak eta egindako kilometro kopurua kontutan hartu eta media egin da. Esan bezala, garailea Mungiakoa izan da, zeinak 2000 euro jasoko dituen irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak finantzatzeko eta, Ermuak 1500 euro jasoko ditu, gauza bera egiteko datorren ikasturtean zehar.

Ekimen berritzaile honen sustatzailea Durangoko ‘Atarte’ elkartea izan da. Atarte kultur produkzioa eta kudeaketara dedikatzen da, kultura hainbat eremutan sustatu eta esperimentatzeko, proiektu berritzaileak diseinatu, garatu eta kudeatuz.

“Herriko udal liburutegiak bere eskerrona agertu eta adierazi nahi die udal liburutegiarekin bat egin eta zerbitzuari lagundu eta bere denbora dedikatzen dietan guztiei. Mila esker bihotz, bihotzez! Horrez gain, gogorarazten digu saria guztien laguntza desinteresatuaz lortu izan dela, liburutegi herriko erakunde bizia izaten jarraitzeko”.

 

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean