62 mendizalek 2. 'Urko 69etan' parte hartu dute
62 mendizalek pasa den uztailaren larunbatean 17an ''Urko 69etan'' proban parte hartu zuten. Izenak berak adierazten duenez, jaietako programan agertzen den jarduera honetan parte hartzen dutenek Urko mendiaren puntara 69 minututan heldu behar dute denbora neurtzeko inolako gailurik erabili gabe. Denbora gehiago edo gutxiago erabiliz gero proba galtzen da.
Nahiz eta eguna grisa izan eta euri fina tarteka-marteka egin, aurten parte hartzen zuen jendearen kopurua iazkoa antzekoa izan zen. 42 lagunek, 69 minuto baino apur bat gutxiago erabili zuten, beraz, guztiak deskalifikaturik izan ziren. Aurtengo edizioan José Antonio Unanue-k (Txangak) proba irabazi zuen, 69 minutu eta 3 segundu erabiliz.
Artarrai mendi-taldeak jarduera antolatu du eta parte hartu dutenei eskertu nahi die eta herritar guztiei jaiak zoriondu nahi dizkie.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.