Udaleko pertsonaleko sailak pertsonen aukeraketa zerbitzuen gutuna berrizten du

28.07.10
Erakundea

Orain dela bi urte argitaratu zen lehenengo aldiz Pertsonen Aukeraketa Zerbitzuen Gutuna eta orain bere edukia aldatzeko momentua iritsi da herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetuz.

Pertsonaleko sailaren betebeharren artean Udaleko Arlo desberdinentzat hautagai egokienak aukeratzea, hornitzea edo kontratatzea dago. Eginkizun hauek azkartasuna, inpartzialtasuna eta objetibotasuna eta tratu hurbila eta zuzena jarraituz betetzen saiatzen da.

Zerbitzuen gutuna Udaleko aukeraketa prozesuen informazio garrantzitsu guztia interesdunen eskuetan jartzen du: pertsonaleko sailetik espero daitezkeen ekintzak, zeintzuk diren hautagaien eskubideak, zer espero duen pertsonaleko sailak hautagaiengandik, tokiak eta helbideak, araudia, aukeraketa prozesuen hobekuntzan parte hartzeko moduak eta pertsonaleko sailak herritarren aurrean hartzen dituen konpromisoak.

Berrikuspen honetan bi urteotan aukeraketa prozesuan sartzen joan diren hobekuntzak azaldu nahi izan dira, gehien bat, hautagaiei eskainitako arreta pertsonalizatua, posta elektronikoaren bidez azterketen leku, data eta emaitzei buruzko informazioa ematen baitzaie.

Era berean, herritarrekin hartutako konpromisoak ere aldatu egin dira Zerbitzuen gutunean. Batzuk kendu dira gaindituta zeudelako eta beste berri batzuk sartu dira balio erantsia dutelako. Esate baterako, tramitatzeko gehienezko epeak jarri dira, aukeraketa prozesuan parte hartzeko bakarrik eskabide-orria eskatzen da eta bestelako dokumentazioaren (tituluak, e.a.) aurkezpena prozesuaren amaieran egiten da eta prozesuko informazio guztia web orriko iragarki-oholean aurkitu daiteke.

Berrikuspen honekin pertsonaleko sailak egindako ahaleginak zerbitzuaren hobekuntza ekarri duela herritarrek bizi dezaten espero du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da