Arantza Morenori harrera egin zaio Udaletxean
Carlos Totorika alkateak bai Arantza Moreno atletari bai bere bere entrenatzaileari (Lolo García) harrera egin zien pasa den ostiralean udalean Euskadiko txapelketan ez ezik Espainiako txapelketan ere lortutako arrakastak eskertzeko eta zorionak emateko. Hori horrela, Ermuko atletak xabalina-jaurtiketa modalitatean urrezko domina lortu du.
Alkateak, Jose Luis Clemente zinegotziarekin batera, Arantzari, Lolori eta gainerako lagunei harrera egin zien pasa den ostiralean 13:30etan gutxi gora behera udalbatza-aretoan eta harrerara deitutakoek ere hitza hartu eta hainbat gauza adierazi zituzten. Lehenik eta behin, alkateak benetazko zorionak eman zien bai Arantzari bai Lolori eta esan zuen kirolezko-diziplina eta eguneroko lana ezinbesteko elementuak direla nork bere buruaren xedeak lortzeko edozein bizitzako eremuan. Aldi berean, alkateak adierazi zuen Arantzak egunero denbora konstantea kirolari emateko eta gorputz eta arima aritzeko adibide nabarmena dela eta Arantza Morenoak lortutako Espainiako urrezko domina poza handia ematen ziola.
Alkateak esandakoaren ondoren, Arantzak ezin izan zuenez ezer esan oso lotsatia dela eta, bideo oso hunkigarria udalbatza-aretoan proiektatu zen. Atletaren entrenatzaileak eta laguntzaileak egindako bideoa ustekabea Arantzarentzat zen. Bideoan zehar hainbat txapelketa eta entrenamenduetako argazkiak agertzen ziren eta udalbatza-aretoan zeuden pertsona batzuek ezin izan zien negar egiteari eutsi bideoa ikustean. Arantzak berak bideoa ikusten ari zen bitartean negar egin eta barre egin zuen.
Azkenik, alkateak omendatukoei Ermuko Udalako miniaturazko estatua eman zien herrera gogoratzeko eta bildutako jendearekin familiazko-argazkia egin ziren. Aldi berean, behin Ermuko Udaleko ohorezko liburuan hitz batzuk idatzita, Espainiako txapelduna, bere entrenatzailea eta alkatearekin batera Ermuko Udalaren balkoira atera ziren eta han bertan kalean bildutako jendeak (lagunak eta ahaideak) txalo bero bat eman zion.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke