Ermuko Udalak harreta eman ahal izango die etorkinei euren hizkuntzetan

29.07.10
Erakundea

EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak - eta Eusko Jaurlaritzak Ermuko Udalari telefono bidezko aldibereko itzulpen zerbitzua emango dio gure hizkuntzak ez dakizkien etorkin-populazioarekin martxan jartzeko. Udal profesionalen eta etorkin arteko komunikazioa erraztea da ekimen honen helburua. Modu horretan, sistema honi esker, herritar guztiek berdintasun bera izango dute eskubideei dagokienez.

Aurrekariak

Esperientzia pilotua da. Proba-aldia igaro ostean beste udalerri batzuetan orain Ermura eta Durangora hedatzea erabaki da. Gure herrian zerbitzu berri hau datorren astean proba moduan martxan jarriko da.

Parte hartu duten udalerrien aukeraketa etorkin-populazioaren arabera egin da. Modu horretan, Eudelek eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak parte hartu duten udalerriak aukeratu dituzte, parametro hauetakoren bat kontuan hartuta: etorkinek herri bakoitzean duten portzentajea eta etorkinen kopuru absolutua.

2009. urteko bigarren seihilekoan zerbitzua Euskadiko hiri-hiriburuetan -Bilbao, Donostia eta Gazteizen- martxan jarri zen. Horretaz gain, Getxon, Irunen eta Barakaldon ere zerbitzu hau erabiltzen hasi zen tamaina kontuan hartuta etorkin-populazio handienak dituzten herriak direlako. Bestetik, etorkin-populazioaren portzentajeari erreparatuta, Ordizia, Markina-Xemein, Berriatua, Beasain, Zaldibia, Zegama eta Gernika sartu ahal izan dira proiektu honetan.

Funtzionamendua

Ermuko Udalaren gizarte zerbitzuek sistema hau bideratuko dute. Hori dela eta, haiek beraiek telefono hauek oinarrizko gizarte zerbitzuekin lotutako programetan dauden profesionalei utziko dizkiete.

Eudelek eta Eusko Jaurlaritzak uste dute etorkinei emandako laguntza ez dela gizarte zerbitzuekin soilik lotu behar. Hori dela eta, zerbitzua zabaldu egingo da beste udal sail batzuetara. Gure udalan, bai gizarte-zerbitzuak bai Abiapuntuk (herritarrei arreta emateko bulegoa) zerbitzua erabiliko dute eta beharrezkoa bada udaltzaingoak ere erabiliko dute.

Sistema hau etorkin guztien esku jarriko da, baldin eta oinarrizko gizarte zerbitzuetara joan badira eta EAEko bi hizkuntza ofizialetako bat ere hitz egiten ez badute. Zerbitzu horietako profesionalentzat ere baliagarria izango da, telefono bidezko harremana izateko beste hizkuntza batean mintzatzen diren erabiltzaileekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da