31 biztanlek udaltzaingoak udan kontrolpean duen pisu-erregistroan izena ematen dute
Aurten, 31 biztanle Ermuko Udalara etorri dira udaltzaingoak udan kontrolpean duen pisu-erregistroan izena emateko. Erregistro honi esker Ermuko udaltzaingoak larrialdia izanez gero askarrago eta eraginkorrago lan egin ahal izango du.
Normalean Ermuko udaltzaingoak etxebizitzan ur-ihesa edo zirkuitulaburra badago besterik ez parte hartzen du. Kasu horietan, erregistroan egonez gero udaltzaingoak etxe horretako biztanleen kontaktu-datuak ditu harremanetan jartzeko. Horretaz gain, jendeak etxeko giltza beste konfiantzazko pertsona bati uzten dio etxebizitzara sartzeko.
Udaltzaingoa esan duenez, zerbitzu hau gero eta gutxiago erabiltzen da gero eta jende gehiago eskuko telefonoak dauzkatelako eta errazagoa non dagoen jakitea da nahiz eta urrun egon. Dena den, erregistro honetan izena ematea praktika gomendagarria da udaltzaingoak beharrezkoa bada azkarrago parte hartu ahal du.
Udaltzaingoaren segurtasun-aholkuak
Nahiz eta normalean etxeetan ur-ihesak edo zirkuitulaburrak gertatu noizean behin ebatsiak ere gertatzen dira. Horretarako, udaltzaingoak hainbat aholku adierazten du. Esate baterako, oso garrantzitsua da ez esatea oporretan beste leku batera joango zarela, behintzat, konfidantzazko petsonei besterik ez. Gainera, ez postontzia beteta edukitzea, ez guztiz pertsianak ixtea eta gas eta ur giltza orokorra ixtea komenigarria da.
Lotutako albisteak
Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko