Udak eta oporrak, postal lehiaketaren edizio berria dakarkigu
Uztaila amaituta abuztuan gaude eta denok dakigu bezala pertsona askorentzat oporrak dira. Hori horrela, Euskal Birusa elkarteak urtero antolatzen duen udako postal lehiaketa hasita dago. Lehiaketak iazkoaren egitura mantendu egiten du, aurrekoa oso arrakastatsua izan baitzen. Aurtengo lehen saria, landetxe batean asteburu pasarako txartela jasoko du. Bigarrenak, berriz, berriz, jardunaldi bateko egun pasa bonoa spa batean. Eta hirugarrenak, bi pertsonek Mendiola jatetxean afaltzeko txartela.. Horrez gain, gogoratu behar 16 urtetik beherako hiru gaztek ere saria eskuratzeko aukera izanen dutela: 50, 40 eta 30 eurotako erosketa-txekeak banatuko baitzaizkie.
Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan ere herritarrok euskara erabili eta gure hizkuntza sustatzea da. Hortaz, oporretara joan edo joango diren ermuarrek egondako herrietatik postala idatzi eta bidal dezatela eskatzen da. Horretan, lekuaren, bertako jendearen eta bizitakoaren inguruko mezu laburra edo deskripzioa eskatzen da. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu: lehena postala polita izatea eta bigarrena oporren deskribapena. Postala bidaltzeko azken eguna datorren irailaren 30a da.
Postalak posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira, bere seilua eta zigilu-markarekin. Bidalketa ondoko helbidera egin behar da: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia). Sariak datorren urriaren 16ko zapatuan banatuko dira elkarteak Lobiano Kultur Gunean. Ez ahaztu zure izena eta kontaktatzeko telefonoa ipintzea.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko