Odola eman ahal izateko zerbitzu berezia izango gaurko egunean

20.08.10
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saio berezia antolatu du gaurko, abuztuaren 20ko ostiralerako. Udan odol bankuek bere eskaria gutxitu ezik, erretserba kopurua mantendu eta gehiagotu behar izaten dute istripuetan sauritutakoei eta premiazko ebaketei erantzuteko. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori Patxi plazan jarriko da, Erdikokale eta Zubiaurrek bat egiten duten tokian. Unitate Mugikor hori Ermuan izango da arratsaldez bakarrik eta odol-emateak arratsaldeko ordutegian 16:45etatik 20:30etara bitartean egin ahal izango dira.

Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero, kartelak herrian, eskutitzak etxean eta sms mezu batzuk jasotzen baititugu gure esku telefonoetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.