Herriko XIX. mende amaierako historia eskura guztiontzat
Udal liburutegiak gaurtik aurrera Udal Agiritegiko XIX. eta XX. mendeetako hainbat dokumenturen bilduma kontsultatzeko aukera eskaintzen du, bertan dauden dokumentuen zerrendarekin batera.
Dokumentuen originalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoan gordailatuta daude, eta beraiek utzitako lagin bat dugu Liburutegian, zerrendako beste dokumentu zehatz bat kontsultatu nahi izan ezkero, hori liburutegiaren bitartez eskatu daiteke.
Gordetako dokumenturik gehiena udal administrazioan bertan sortutakoa da, nahiz eta gai ezberdinak landu eta jasotzen dituzte. Horien artean hirigintzako proiektu hainbat daude, XIX. mende amaieran eraikitako eskola eta hilerriarena esaterako; udaleko kontu-liburuak, lanpostuen kudeaketa eta betetzeko prozesuak, edota epaitegian amaitu zuten hainbat gai. Guztiak Bertako Bilduma aberastu eta osatzera datoz, eta horren parte izango dira hemendik aurrera.
Dokumentuetara iritsi eta horiek ikusi ahal izateko, ondorengo lasterbidea eskaintzen dizuegu.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz