Zubiaurre eta VI Mendeurrena kaleetako bide zuloen konponketa bukatu da

24.08.10
Abisuak eta matxurak

Obra eta zerbitzuetako udal sailak bukatutzat eman zituen bart arratsaldean Zubiaurre (BI-2301) eta VI Mendeurrena kaleetako bide zuloak konpontzeko lanak. Lan horietan bide zuloak pikatu, garbitu, horien azpikaldea egokitu, materiala gehitu, guztia trinkotu, busti eta asfaltatzea egin da. Horrez gain, kale horietan budinezko kutxatila zenbait ere erreparatu egin da. Lanak Markina-Etxeberriako Iru Zubi Hondeaketak izeneko enpresaren langileek egin dituzte.

Zubiaurre kalearen goiko aldea egin ahal izateko gure udalak baimena eskatu izan dio Bizkaiko Foru Aldundiari, bera baita BI-2301 identifikatzailea daraman bidearen jabea. Konpondutako bide zatia Okin Zuri auzoaren parean hasten da –astero merkatu txikia jartzen den aparkalekuaren parean- eta Euskadiko Kutxak entitatearen aurrez aurre dagoen VI. Mendeurreneko zebra bidean bukatzen.

Lanei aurreko asteko ostegunean eman zitzaien hasiera eta atzo arratsaldean amaiera. Lanak norabide bakoitzean tartera egin dira, bidea itxi eta erabili izan gabe ez uzbeko eta gidariei eragozpenik gutxiena sortzeko asmoz. Hori horrela, bide zulo bakoitza pikatu eta osorik konpondu eta itxi artean ez zaie heldu gainerakoei.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago