‘Irakurlearen eguna’ izeneko atalaren zozketari dagozkion saridunak

26.08.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak hautatu ditu zozketa bidez abuztuko irakurle gazte eta heldua. Azken atal horretan hogeita hamahiru bazkide izan dira hileroko 23. egunean egin legez, ‘Irakurlearen egunean’ parte hartu dutenak. Esan bezala hilaren 23an liburuak maileguan hartu eta eraman dituztenen artean zozketa egin da.

Materiala eraman zutenetatik 25 pertsona helduak ziren eta horien artetik saritutakoa Iván Caballero izan da. Honek Arturo Pérez Reverte idazlearen liburu bat jaso du opari moduan. Haur eta gazteen atalean 8 pertsona izan dira. Guztien artean eginiko zozketan, oparia Maialen Castrori egokitu zaio. Neskatilak ipuin iraniar bat jaso du. ‘Mi luna, nueva estrella’ tituluduna.

Biek liburutegitik pasa dira opariak jasotzera eta argazkia atera diegu, liburutegiak duen mikrositean izenburu berdinaz dugun atalaren protagonista izango baitira, hurrengo hilabetekoak aukeratu bitartean.

  • Argazkian saridun egokitutako Maialen Castro eta Iván Caballero

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz