Liburutegia kolore berriez blai

27.08.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak uda aprobetxatu du bere instalakuntzan hobekuntza eta eguneratze lanak egiteko. Hobekuntzen artean hall edo sarrera eta eskailerak pintatzea daude eta baita ere Teresa Murga eraikinera daramaten eskaileretan idatzitako letrak berritzea.

Udalak kontrataturiko langile taldeak eraikina puntuan jartzen aritu da azken asteetan. Urtearen lehen sei hilabeteetan eraikinean instalakuntza elektrikoa berriztatzeko lanak egin direnez eta bertara doan jendetzaren eraginez, hormak birpintatzea eskatzen zuten, nahikoa zikin baitzeuden.

Egokitzapen horiek direla-eta, halleko pinturaren kolorea aldatu egin da, bizi, moderno eta abegitsuago bat jarriz. Kolore hori ateek duten argiagoarekin kontrastea egiten du eta dotoreago geratzen da. Horrez gain, mural apaingarri, erloju, edo informazio panelak hobeto ikusten eta horiei ukitua ematen diete.

Teresa Murga eraikinera daramaten bide eta eskaileretan dauden koloretako hizkiek ere birpintatu egin dira. Hizkiok kultura eta irakurketara hurbiltzeko dei zorrotza dira.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte