Aisialdiko Begirale titulua ateratzeko aukera eskainiko du Euskara sailak
Ermuko udal Euskara Sailak bailarako beste herri batzuekin elkarlanean Aisialdiko Begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatuko du irailean. Ikastaro honen programa irakasgai ugari eta ezberdinekin osatzen da: soziologia, psikopedagogia, interbentziorako oinarriak, aisialdirako teknikak, esparru espezifikoak, udako egitasmoak, ludotekak, haur txokoak, eskulanak, talde dinamikak, osasuna, lehen sorospenak… Oinarri sendoko prestakuntza, guztira: eduki teorikoentzat 200 ordu erabiliko dituenak, horiei beste 120n ordu gehituko zaizkielarik praktiketarako.
Ikastaroa Irailaren 17an hasi eta urtarrilaren 29an amaituko da, saioak ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan goiz eta arratsaldez izango dira, horrez gain pare bat egonaldi ere izango dira Urtxintxako aterpetxean. Matrikulazio epea irailaren 1etik 10era artekoa da. Inskripzioa Ermuko Udal Euskara Sailean eta informazioa emailez euskara@udalermua.net, zein 943 179 147 telefonora deituz edo Urtxintxa web orrialdean eskura daiteke. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urte izatea, edota 2011eko maiatzaren 31a baino lehen betetzea. Ermuarrentzako 450 euro balio du matrikula eta gainontzekoentzako 550€, ordainketa bi epetan egin daiteke: lehena izena ematerakoan eta bigarrena azaroaren amaieran.
Ikastaroa bukatutakoan, Eusko Jaularitzak luzatutako Titulazio Ofiziala eta Unibertsitaterako kredituak eskuratuko dira.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko