Kiroldegiak ateak zabaldu eta spa berria aurkeztu du
Kiroldegiak bere ateak ireki ditu gaurkoan abuztuan itxita egon eta gero. Azken hilabetean erakunde autonomiadunak zenbat obra eta hobekuntzak egin ditu, denboraldi berriari begira. Horietako garrantzitsuena igerileku txikiaren ontzian gune termiko eta ludiko berria prestatzea izan da. Azpiegitura berri hori gaur goizean estreinatu ahal izan dute bazkide eta erabiltzaileek. Guztiak pozarren agertu dira espazio berriarekin.
Umeek igerian ikasteko edo horiei irakasteko erabiltzen ontzia pikatu eta aldtu egin da. Azpian, ura arazteko sistema eta hamahiru ponpa berri ipini dituzte. Horietatik, 2 arazketa-ponpak dira, beste 8 ura mugitzekoak eta azken 3an air-ponpak, hain zuzen ere. Igerilekuaren sakonera 0,75 metrotik 1,10 metrora pasa da perimetro guztian. Gunea iragazgaiztu eta horri gresite izeneko baldosatsuak jarri zaizkio. Igerilekuak 21 gune berezi ditu, horietako 7tan jarrita egon daiteke eta gerrialdea (urez) ipurdi aldea eta muskulu bikiak bizkortu eta erlaxatzeko. Zutik egon nahi dutenek beste 7 gune berezitu izango dituzte, gerrialdea, isquiotibialak eta muskulu bikietan eragiteko (uraz baliatuz). Hainbat txorrota ditu; bi ahate-moko edo zisne izenaz dira ezagunak, beste bi ur-jauziak direlarik. Geyserra ere badago. Horrez gain beste bi dutxa berri ere egokitu dira. Azkenik, esan behar mugitzeko zailtasunez dituzten pertsonak uretaratzeko eta ateratzeko gailu mugikor hidrauliko berria erosi dela.
Udal Kirol Erakundeak enkantea deitu zuen udaberrian, prozedura irekiz eta premiazkoaz esleitzeko asmoz, igerian ikasteko ontzia –haurrentzako igerilekuaren ontzia- erreformatzeko. Entitateko Zuzendaritza Batzordeak erreforma egiteko behin-betiko esleipenaren erabakia uztailaren 7ko bilkuran hartu zuen, lana Sarriko-Obras y Servicios de Bizkaia, S.Mari esleituz, 198.660 eurotan.
Erreforma horren xedea kiroldegian eta estalpean dugun eta ele (L) hizkiaren forma duen haurrentzako igerilekuaren ontzian gune termiko eta ludikoa egiteko proiektua gauzatzea da. Aipatu ontziaren neurriak luzera eta zabalera ezberdinak ditu, ele hizkiaren forma izateagatik. Proiektu honekin osatu nahi dira kiroldegiak egun dituen azpiegiturak, herritarrei zerbitzu gehiago eskaintzeko xedez. Horretarako, igerilekuan atseden eta erlaxazio zonaldea egokituko da, patologia ezberdin eta horien ondorio direnei erantzun bat emate aldera, prebentzioaren ikuspuntu orokorretik abiaturik eta errehabilitazio tratamenduez, orain gorputzaren tratamenduari dedikaturiko gainerako zerbitzuen osagarri. Gogoratu behar, orain sauna, lurrin-bainua eta eguzkia UVA izpien bitartez hartzeko aukerak baditugula. Igerileku dinamiko hiru eremu izango ditu, zonalde edo zirkuitu ezberdinak izanik, eta aurreikusitakoen artean, ur-jauzia, orno zerbikaletara ura botatzen duten txorrotak eta erlaxatzeko spa gunea.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke