Euskara ikasleentzako aurtengo diru-laguntza deialdia oraindik zabalik
Ermuko Udalak euskara ikasten aritu direnentzako 2010eko beka deialdia oraindik zabalik dagoela gogorarazi du udal euskara zerbitzuak. Euskara ikasten jardun duten pertsonek beren eskabideak aurkez ditzakete Abiapuntu izeneko bulegoan, Komentukua kalean. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira datorren irailaren 30era arte, egun hori barne. Deialdiaren ezaugarriak iazkoaren antzerakoak dira, haiek hartu baitira oinarri gisa. Aurten deialdia aurreratu eta ikasturtea amaitu baino lehen egin da, nahiz eta epea betiko legez irailaren 30ean itxiko den.
Hala nola, aurtengoan ere diruz lagunduko diren ikastaro motaren abanikoa zabalagoa mantentzen da eta 106. urratsetik 112. urratsera bitartean aritzen diren ikasleek ikastaro beragatik, bi aldiz, diru-laguntza jasotzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, lan gabe egon diren ikasleek, eta gutxienezko soldatara heltzen ez direnek matrikularen %75a jasotzeko aukera ere izango dute, diru-laguntza honekin eta HABEk ematen dituen diru-laguntzen bitartez ikastaroa doakoa izatera hel daitekeelarik. Informazio guztia webgune korporatibo honetan eskuragarri dago.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik