Loreak basamortuan

31.08.10
Gizartea

Ermuko Komite Internazionalistak, Sahararekiko Elkartasun Plataformak eta informazio eta errebindikazio jarduera programa antolatu du iraileko lehen asterako. Ekimenak gure Udalaren babesa jaso du. Programari bihar emango zaio hasiera eta larunbatera bitartean garatuko da. Sahararrek basamortuan Tindoufeko kanpamenduan bizi duten egoera latz eta larria agerian jartzeko eta gogora ekartzeko xedea du programak. Sahararrek deserriraturik bizi dira basamortuko leku latz eta antzu batean orain hogeita hamar urte, beren egoera politiko eta administratiboa argitu gabe jarraitzen duelarik. Sahararrek nazioarteko laguntzaren pentzutan eta horri esker bizi dira, basamortutik ezin baitute bizi.

Antolatzaileek bidegabekeri horren inguruan informatu eta sentsibilizatu nahi dute. Egitarauari bihar irailaren 1ean emango zaio hasiera, ‘Lurra’ izenburua duen erakusketa batekin. Lobiano Kultur Gunean, larunbatera artean. Erakusketak eta zabalik izango da egunero, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean eta baita eguerditik ordu 2etara bitartean astebukaeran.

Egitarauak jasotako jarduerak

  • Irailak 1, asteazkena, 18:00etan: Argazki erakusketaren irekiko da.
  • Irailak 2, osteguna 19:00etan: Te-solasaldia: ”Sahararren egoera eta umeen harrera programa”.
  • Irailak 3, ostirala, 19:30etan: Zine-foruma.
  • Irailak 4, larunbata
  • 14:30etan, herri bazkaria.
  • 17:00etan, umeentzako jolasak, malabare tailerra, Zaki magoa, musika.
  • 19:30etan, musika emanaldia ‘Nomadas’ taldeekin (Hijo del desierto eta Veiras Tafary).
  • Argazkian jardunaldiak iragartzeko antolatzaileek prestatu duten kartela

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.