Kiroldegiak ikastaroei hasiera eman die eta horietan izena emateko epea zabaldu du
Udal Kiroldegiak irailaren lehenarekin bat ohiko ordutegira bueltatu da, gaurtik aurrera bere ateak etenik gabe zabalik mantenduko dituelarik goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean. Gaurkoan baita ere begiraleek zuzentzen dituzten denboraldi berriko ikastaroei hasiera emango die. Horren haritik, gaur goizean bertan ireki dira fitness eta kardio eta aerobikoko aretoak ere bai. Fitnesseko gimnasioak aurpegi berria erakusten du, abuztuan zehar aretoko zutabeak konpondu eta berpintatu direlako. Orain artean zutabe guztiak kolore urdin ilunez pintaturik bazeuden, orain kolore bizi ezberdinez –urdin, gorri, berde zuri eta marroiz- pintaturik utzi dituzte. Aretoa erakargarriago geratu da.
Abuztuan zehar eginiko aldaketekin jarraituz, esan behar, baita ere igerilekuko takilen sistema aldatu eta berria ipini dutela. Oraingo honekin instalakuntza sartzeko dugun bazkide txartela erabili beharko dugu, lehengo txaponen ordez. Kutxatilan norbere gauzak gordetzeko beraz ez dugu euro bateko txapona eraman behar izango. Aldaketa pilotua izango da eta ongi funtzionatzen badu, beste espazioetako takiletara ere zabalduko da. Aldaketa honekin erakundeak konponbidea eman nahi izan die, txanponez trabaturik geratzen ziren takilen kasuei.
Kiroldegiak adin guztientzako pertsonentzat prestatu duen eskaintza oso zabala da. Ikastaro batzuk irailean bertan jarriko dira martxan, beste hainbat aldiz, urrian hasiko dira. Horiek guztientzako izenematea zabalik dago, dauden taldeak osatu edo berriak eratze aldera. Eskaintzan jasotakoen artean, adibidez, ondorengo hauek daude: jolas motorrak, musika&dantza, patinajea, defentsa pertsonala, multikirola, aerobic, jazz fusioa, mantenimendua, spinning, fitness, streching, pilates, Karibear dantzak, jarduera anitzak, igeriketa edo aquagym. Espezialitate, talde eta ordutegi bakoitzaren xehetasunak ikusteko, sakatu lasterbide gisa pdf formatuan eskaintzen dizuegun laburpen orriak ikusi ahal izateko.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke