Ermua-Mallabiko LHIak ezohiko matrikula hasi du

01.09.10
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak 2010-2011 ikasturte berriari ekingo dio datorren asteko asteazkenean. Hori horrela, oraindik plazaren bat edo beste geratzen denez, ikastegiak ezohiko matrikula zabaltzea erabaki du. . Ikastegiak hiru espezialitate ditu: ile-apaindegi eta estetikako laguntzailea, ibilgailuen mantenuko laguntzailea eta industri mekanikoko langilea.

Hortaz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) titulurik lortu ez duen 16 urtetik 18ra arteko gazteek adierazitako hiru espezialitateetako lanbidea ikasi eta horretan trebatu nahi badu, aukera izango du irailaren 1etik 10era bitartean matrikulatu eta ikasturte berrian hasteko. Horrez gian, ikasketa hauek egin eta horiek gainditu ostea, gazteek Erdi mailako ziklokoak egiten jarraitu ahal izango du. Ikastegian izena emateko interesa dutenek beraz aprobetxa dezatela azken aukera hau. Matrikula egiteko Tokiko Garapen Alorraren egoitzara –Torreta Etxera- joan behar dute, goizeko 9etaik ordu 2etera bitarteko ordutegian edo deitu bertako 943176422 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik