Iraileko ‘Gure Agenda’ prest eta abian

02.09.10
Euskara

Hilero herrian euskaraz egiten diren jarduerak biltzen ditu ‘Gure Agenda’ izeneko ekimenak. Irailak ale berri bat ekarri digu, uda eta oporren ondorengo lehena hain zuzen ere. Honakoa, esan bezala, udaren bueltan proposatzen zaigun lehena da eta indarberritua dator. Hortaz, hasi berri dugun hilabete honek ere euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi.

Iraileko agenda ez dator esku hutsik, bi orrialde baititu. Horretan eta, besteak beste, apelliduak abizen eta Euskal grafiara ofizialki egokitzeko kanpaina, euskaltegiek matrikula zabalik dutela jasotzen da; ikastegatiko diru-laguntzak, haurreskolako eta pintura eskolako matrikula aldia; baita Euskal Birusak, Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketaren hamazazpigarren edizioa edo postal lehiaketa, Irulitxa taldearen emanaldia, eta abar luze bat beste gauza askoren artean.

Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, herriko euskaltegien, Albokaren, UKEren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin