Ermuko saihesbidea prest egongo da 2016an
Ermuko saihesbidea 2016rako prest izango da. Bizkaiko Foru Aldundiaren arreikuspena da hori Ermuan gaur Foru Diputatu Nagusi Jose Luis Bilbaok adierazi duenez. Foru Diputatu Nagusia gure herrian izan da gaur eguerdian lurraldean errepide radialak egiteko foru planaren berri ematen duen erakusketaren aurkezpen ekitaldian. Erakusketan Durangaldeko eskualdean egingo direnak ikus daitezke, hain zuzen ere Gerediaga Elorrio-Ardatza eta Ermuko saihesbidea, zeinak bi zati izango dituen. Plana gauzatzeko 1200 milioi euro beharko direla esan du Bilbaok eta horietatik 355 milioi erabiliko dira Durangaldekoak egiteko.
Foru Ahaldunarekin batera erakusketa irekitzeko ekitaldian izan dira obretako foru diputatu Itziar Garamendi, Ermuko alkate Carlos Totorika eta Zaldibarko Idoia Mendiolagari. Bilbaoren hitzetan “erakusketa errelitatea da eta ez kolore politak dituen maketa hutsa. Plana planeamenduan aldez aurretik egindako lan eskargaren, ingurumen azterketen eta Gipuzkoako Aldundiarekin mantendutako koordinazioaren emaitza dela gehitu du, saihesbidea praktikoa izan, erantzunak eman eta Eibarkoarekin bat etortzeko”.
Carlos Totorikak esan duenez “saihesbidea izateko grin handia dugu aspaldidatik eta egiteak ermuarraon bizi-kalitatea hobetuko du, egunero 30.000 ibilgailu baino gehiago hirigunetik pasatu behar izatea ekidituz. Alkatearen esanetan saihesbidea oso positiboa izango da herriko garapenerako, enpresa eximen berrientzat erakargarri izatea ezinezkoa baita komunikabide azkar eta erosoak izaten ez baditugu”.Erakusketa irekitzeko ekitaldira Udalbatza eratzen duten alderdietako kideak eta laurogeita hamar bat gizarte, industria, enpresa, kultur eta merkataritzako eragileak hurbildu dira.
Errepide erradial berriak egin eta zerbitzuan ipintzeak ondoko helburuak ditu
Egiteko fasean:
- Bizkaiko herri-lanetako eraikuntza-sektoreko eta horrekin lotutako sektoreetako enpresen jarduera bultzatzea.
- Lanpostuak sortzea eta gaur egungo lanpostuen egonkortasun-galera geldiaraztea.
- Kontsumo iraunkorreko ondasunen eskaria sustatzea.
Zerbitzuan ipintzearen ondorioz:
- Bizkaiko eskualde guztiak edukiera eta kalitate handiko bide-komunikazioen azpiegiturez hornitzea, Lurralde Historikoa hobeto egituratu eta kohesionatzeko.
- Bizkaiko enpresen lehiakortasuna, eta, ondorioz, jarduera ekonomikoa hobetzea, enpresa horren konexioa erraztuz edukiera handiko komunikazio-bideekin.
- Bizkaiko herritarrei erraztasunak ematea lan-zentroetara eta merkataritza-, kultura- eta aisialdi-zentroetara heltzeko. Bizkaiko errepideetan bide-segurtasuna handitzea.
- Beste gizarte-onura batzuk lortzea, adibidez, joan-etorrien denbora laburtzea, hiriguneetako zarata gutxitzea eta emisio kutsagarriak murriztea.
Ermuak saihesbide bikoitza izango du
Ermuko saihesbidea beste saihesbide bitan banatuta dago: Mendebaldeko Saihesbidea eta Hegoaldeko Saihesbidea. Bakoitzak bere ibilbidea du. Biak Ermua udalerriak daukan orografia aldapatsuaren eraginpean dagoz.
Mendebaldeko Saihesbidea:
Mendebaldeko Saihesbidea BI-3302 eta BI-2301 errepideak lotzen dituan ibilbide berria da. Obra honi esker, Urtia eta Goitondo poligonoek sortzen dituzten barruko eta kanpoko trafikoak herri-gunetik aterako dira, aitatutako errepideak N-634 errepidearekin lotuko ditualako. Ibilbidea Mallamendi mendiaren azpiko tuneletik (421 m) doa.
Hegoaldeko Saihesbidea:
Hegoaldeko Saihesbidea Eibarko saihesbideko azken errotondan (egiten) hasi da eta A-8 autobideko oraingo ordainlekurantz doa, gero autobidearen paraleloan jarraitzeko, Telleria baserriraino. Puntu horretan bi adar izango dituen errotonda bat egingo da: adarretako bat mendebalderantz doa, autobidearekin lotune barri bat eta ordainleku barri bat sortuko dituena (egun daudenak ordeztuko dituzte); eta, beste adarra iparralderantz doa, tunela baten bidez, iparraldeko mendi-hegalean N-634 errepidearekin elkartzen den lekuraino. Tunela horrek hodi bikoitza izango du, noranzko bakoitzaren errail bi edukiz, eta 589 metroko luzeraz.
Zati honen sekzio-mota, aire zabalean, aldakorra da; zati handienak hiru errail izango ditu. Tunelak errail bi edukiko ditu noranzko bakoitzean. Gaur egun Ermua zeharkatzen dituen errepideak (N-634) 16.500 ibilgailuko trafikoa dauka egunero, bataz beste. Egingo den zati berriak 5,2 kilometroko luzera izango du; 20.000 biztanle baino gehiago dituan eskualde baten zerbitzura egongo da, eta, gainera, Eibarretik datorren trafikoarekin dagoen lotura hobetzeko balioko du.
Erakusketa Ermuan izango da hilaren 30era artean ikusgai
Maketak Ermuan irailaren 6tik 30era bitartean izango dira. Erakusketa lanegunetan zabalaik izango da etenik gabe, goizeko 10etatik iluntzeko 8etara bitartean. Asteburuetan maketak goizeko eta arratsaldeko ordutegian ikusi ahal i zango dira, goizez 10etatik ordu 2etara eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Foru Aldundiak erakusketako materialaren inguruan informatzeko eta bisitarien zalantzak argitzeko langileak ekarriko ditu. Horiek lan egunetan egongo dira, goizeko 11etatik ordu 1etara eta arratsaldeko 5etatik 8etara bitarteko ordutegian.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da