Gizarte-hezkuntzazko gunea aurkezteko jardunaldia
Gure udalak herriko gizarte-hezkuntzazko gunea aurkeztuko du bihar. Aurkezpen ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da goizeko 10etatik aurrera. Ekitaldi horretan gunea eta bere helburuak aurkeztuko zaizkie hezkuntzako eragile eta profesionalei eta, baita ere, ikasleen Guraso Elkarteetako kideei. Ekitaldira gonbidaturik daude herriko ikastetxe guztietako ordezkariak.
Jardunaldian zehar udalerrian ditugun eta herriko ikastetxeen eskura dauden zerbitzu eta baliabideak aurkeztuko dira. Jardunaldia herriko gizarte-hezkuntzazko mahaia eratzeko lehen urratsa izango da. Saioan Gijon hiriko Hezkuntza Barrutiko zuzendariaren ahotsean “Hiri hezitzailearen esperientzia” entzun eta ezagutu ahal izango dugu. Jardunaldiaren buru herriko alkate Carlos Totorika izango da. Moderatzaile lanak alorreko zuzendari Merche González de Celisek egingo ditu.
Programa osoa pdf formatuan eskaintzen dizuegu, lasterbidez.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu