Munduko hari musika tresnen bilduma ikusgai Lobianon
Udal kultura sailak eta BBK fundazioak munduko hari musika tresnen bilduma ikusgai jarri dute Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa horretara jasotako musika tresnak Luis Pérezen bilduma partikularrekoak dira. Bildumak munduko bost kontinenteetako instrumentuak erakusten ditu; hori horrela ekialde urrunetik, Asiaren erdialdetik, Magreb eta erdialdeko ekialdetik, Ipar, Erdialde eta Hego Amerikatik, Sahara azpiko Afrikatik eta Europatik ekarritakoak daude.
Erakusketarako argitaratu den liburuxkan ondorengoa esaten da: Denboraren poderioz, musika-tresnen formak liraindu egin dira eta edertasunari bidea emanez, gero eta material hobeak erabili dituzte tokian tokiko baliabideen arabera, eta jotzeko moduak ere etengabe hobetu dira. Izan ere, artisten eskuetan, musika-tresnak bidelagun izaten ditugu otoitzean, maitasunean, gerretan, jaietan, jaiotzan eta heriotzan; hitz batean, bizitzako funtsezko uneetan.
Erakusketa Ermuan izango dugu irailaren 19ra bitartean. Hori bisitatu ahal izango da lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta, larunbat eta jai egunetan baita ere goizez eguerdiko 12etatik ordu 2etara artean. Sarrerarik ez da kobratzen, doan baita.
Lotutako albisteak

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita