Ezazu erre zure bizitza . Erretzeari uzteko ikastaroa

09.09.10
Gizartea

Drogamenpekotasunak prebenitzeko udal zerbitzuak erretzeari uzbeko ikastaro antolatu du. Ikastaro hori urrian zehar hasi eta garatuko da gure herrian bertan. Ekimena Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin elkarlanean antolatu da. Ikastaroa doakoa izango da parte hartzaileentzat, nolanahi ere, eta helburuarekiko konpromiso irmoa bermatze aldera, izen-emaileei 40 eurotako fidantza eskatuko zaie. Diru hori ikastaroa amaitutakoan parte hartzaileei bueltatu egingo zaie. Izen-emateak zabalik daude, eta horiek irailaren 30era bitartean egin daitezke Gizarte Zerbitzuek Erdikokalen dituzten bulegoetan. Argibideak ere, bertan jaso daitezke.

Ikastaroan zehar gauzatuko diren saioak psikologo batek gidatuko ditu, zeina taldeko lanean aditua izango den. Ikastaroak hiru fase izango ditu. Lehena, aurrez-aurreko elkarrizketa edo aurkezpen hitzaldia izango da, bigarrenean, taldearekin zazpi saio egingo dira. Horiek Lobianon gauzatuko, asteazkenero, 18:00etatik 19:00etara. Hirugarren eta azkenik, jarraipena egingo da telefonoz eta parte hartzaileei hiru aldiz deituko zaie, ea erre gabe jarraitzen duten edo ez jakiteko: hiru hilabetera, seira eta urte betera.

Ikastaroaren berri eman eta hori zabaltzeko zerbitzuak bi orrikoak eta kartelak prestatu ditu. Guk horiek eskaintzen dizkizuegu lerro hauen azpian, pdf formatuan. Biorrikoak udalaren zerbitzu eta bulegoetan dituzue eskuragai (Abiapuntun, Lobianon, Torretan, liburutegian, Gizarte zerbitzuetan, kiroldegian) eta baita herriko osasun zentroan ere. Azkenik, gogoratu izen-ematea irailaren 30era arte dagoela zabalik.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera