Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko emanaldiei hasiera emango die

09.09.10
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko emanaldiei hasiera emango die gaurko egunean. Gaur irailerako programaturiko lau emanaldietatik lehena proiektatuko da. Britainiar, Austriar eta Alemaniarren arteko koprodukzioa da, iazko 2009koa. Filmak drama biografikoa kontatzen du, Waris Dirie tituluko nobelan oinarritzen dena. Zuzendaria Sherry Horman da, zeinak komedia honen gidoia ere idatzi duen. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Liya Kebede, Sally Hawkins eta Craig Parkinson. Luzemetraiak 120 minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.

 

Sinopsia

Waris Dirieren bizitza zoragarria kontatzen du. Waris afrikako tribu nomada bateko kide izatetik goi mailako modeloa eta Nazio Batuen enbaxadorea Afrikan izatera pasatzen da. 13 urte dituenean Warisek jakiten du bere aitak edadeko gizon batekin ezkondu nahi eta haren laugarren emaztea bihurtzeko asmoa duela. Horren aurrean, ihes egitea besterik ez zaiola geratzen erabakitzen du. Urrutiko senide batzuek etxean neskame hasten da, Somaliak Londresen duen enbaxadan. Hainbat urte beranduago eta Somalian guda zibila hasi eta gero, enbaxada itxi egingo da eta deportatua izateko mehatxua buru gainean izango duenez, ostera ere ihes egingo du. Waris Dirieren bizitzaren istorioa ez da Errauskine modernoarena soilik. Istorioak neska gazte ausarta afrikar baten immigrazioa kontatzeaz gaiz, beren jaioterrian neskei egiten zaien ablazioaren kontrako borroka ere baita.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu