Izarra eraikina berritzeko lanak aurrera doaz
Toki Garapeneko alorrak orain hilabete batzuk heziketarako eta enpresak sustatzeko Izarra udal zentroaren eraikina erreformatzeko hasi zituen obrak aurrera doaz. Erreforma horretan kanpo aldetik eraikinaren fatxada eta teilatua berrituko dira eta, barnetik, banaketaren zati batean eragin eta hori berrituko da. Obrak aurrera doaz erritmo onean. Izarra hirugarren sektorerako eta enpresa-haztegia kokatzeko eraikitzen ari den eraikin berriaren alboan dago eta, erreformaren helburuetako bat, horiek biak gune berritzaile horretan integratzea izan da. Obrak egiten Amuriza S.M.a enpresa dabil, enkartera aurkeztutako proposamenik onena aurketu eta lehiaketa irabazi zuelako. Obren kostua guztira 294.904,36 euro dira, BEZ barne.
Egun heziketarako eta enpresak sustatzeko udal zentroa –Izarra-a dena, aspaldi herrian genuen burdinola zen, abizen bereko familiarena. Egun eraikina Toki Garapen alorrak kudeatzen du eta bertan heziketarako eta herria garatzeko hainbat programa eta ekimen gauzatzen dira. Horrez gain, egun ere, egon badago enpresa-haztegia , ekimen berriak sustatu eta martxan jarri nahi dituzten ekintzaile berriei laguntzeko xedea duena. Hori horrela, enpresak sortu eta horiek martxan jartzeko lokalak, aholkularitza eta hobariak eskaintzen dituzte lehenengo urteetan.
Erreformak biltegi, bulego, harrera, komun eta energia berriztagarrien tailer eta teilatuan eragingo du. Izarran kamarak jarriko dira, zonaldea bideoz zaintzeko. Erreforma honen xedea, esan bezala, eraikin berria eta zaharra integratzea izan da, elarren ondoan baitaude. Horregatik, fatxadan gris ilun koloreko plaketa erabili da. Horretan, hegoaldera ematen duen geletan eguzkiaren eraginetik babesteko leihoei jarri zaizkien kolore horiko lamak kolore horia dute.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
