Abantaila berriak indarrean sartuko UKEren abonatuentzat

13.09.10
Kirolak

Udal Kirol Erakundeko –UKEko- abonatu garenok orain artekoez gain abantaila berriak izango ditugu aste honetatik aurrera, kirol erakundeko bazkide izateagatik, erakundeko bozemaileek ezagutzera eman dutenez. Jada, erlaxatzeko espazio termo-ludiko eta spa berrira doan sartzeko aukera dugu orain egun batzuk. Horrez gain, asteazkenetik –irailaren 15etik- aurrera oinarrizko eta begiralerik gabeko gimnasio berrira joan ahal izango gara doan. Gimnasio berri hori squasheko pistaren ondoko aretoan atondu da, kiroldegiaren bigarren solairuan. Gimnasio 18 urtetik gorakoak erabili ahal izango dugu. Bertako makinak erabiltzeko bazkideek makinen funtzionamendua ezagutu eta fisikoki gai izan beharko du, makinak behar bezala erabili ezik min edo kalte egin baitezakegu. Horiek horrela, bertara joan eta hango elementuak erabiltzea bazkideen erantzukizuna izango da.

Iturri horiek jakinarazi digutenez jada, Aritzmendi pilotalekua eta squasheko pista ere musu truk erabili dezakegu. Squasheko pista ordaindu gabe erabiltzeko ordutegia, goizeko 8:30etatik arratsaldeko lau eta erdietara bitartekoa da. Aldiz, Aritzmendi erabili ahal izango dugu goizeko 8etatik arratsaldeko 4etara bitartean. Azpiegitura bi horiek erabiltzeko erretserbak egin ditzakegu, horiek erabiltzeko txanda, gehien jota, 24 ordu lehenago eskatu ahal izango ditugu. Abonatu bakoitzak, gehienez ere, astean doako bi ordu eska eta erabili ahal izango ditugu, egun ezberdinetan.

Azkenik, gogoratu behar dugu sauna eta lurrin-bainuaren zerbitzuak ere eskura ditugula. Bi horiek doan erabili ahal izango ditugu kiroldegia zabalik dagoen orduetan: goizeko 8 eta erdietatik eguerdiko ordu 1etara eta arratsaldeko 4etatik gaueko 9 eta erdietara bitartean, hain zuzen ere. Larunbatetan 09:00etatik 12:30etara eta de 16:00etatik 19:30etara. Igandeetan soilik goizek, larunbatetan bezalako ordutegian. Bi zerbitzu horiek erabiltzeko araudi bat dago, erabiltzaileen osasuna bermatze aldera. Hori horrela, erabiltzailea 18 urtetik gorakoa behar du izan eta gehienez erabilera, hiru saio dira astean.

UKEk ezagutzera eman duenez, Betiondoko eskalada-murru berria presta izango da azaroaren azkenerako.

  • Argazki honetan, MAB udal kiroldegiko gimnasioan dugun materialaren xehetasuna
  • Argazki honetan, MAB udal kiroldegiko gimnasioan dugun horma-barra, material eta makina baten xehetasuna

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira