Irakurketa udalerrian: erronkak eta etorkizuna
Gure udal liburutegiak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak hilaren azken egunetan Ermuan gauzatuko diren jardunaldiak antolatu dituzten. Jardunaldiotan eskoletako eta udalerritako liburutegiek irakurzaletasunaren sustapenean duten zeregina eta horien elkarreragina aztertuko da. Jardunaldiak irailaren 27 eta 28an gauzatuko dira, horien egoitza Lobiano Kultur gunea izango delarik. Jardunaldiok liburutegi nahiz hezkuntzako profesionalentzat pentsatuta daude, baina interesgarriak izan daitezke baita ere, irakasle-eskolako ikasleentzat.
Lehenengo eguna eskoletako liburutegiei dedikatuko zaie eta, bigarrena berriz, udal liburutegiei. Nolanahi ere, bi egunotan zehar horien elkarreraginaren inguruko azalpen praktikoak entzun ahal izango ditugu. Programak duen egiturari jarraiki, saioak independenteak izango dira eta horri esker, lan-jardunaldi bakarrera izena eman ahal izango dute interesatuek.
Jardunaldion helburua bikoitza da, batetik, hezkuntza sistemaren barne dugun eta baliabide zentro diren eskolako liburutegien zeregina azpimarratzea eta ikastetxeetan eskola liburutegiak sor daitezela bultzatzea -udal liburutegiek dituzten baliabideekin lotura egin eta elkar osatzeko,- eta, bestetik, erreferentzia gisa erabili daitezkeen esperientziak eskaintzea.
Bigarren egunaren helburua, liburutegi publikoen kudeaketan berritzaile eta lagungarri izan daitezkeen tresnak hurbiltzea beren zerbitzua hobetzen lagunduko dutelakoan. Horrez gain, liburutegiok jokatzen duten paperaren gainean eta erantzun behar dituzten erronkei egokitzeko joeraren inguruan hausnarketa egitea.
Izen emate epea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali behar dute e-postaz ondoko helbide elektronikora: biblioteca@udalermua.net. Mezuan parte hartu nahi den egun edo ekintzak zehaztu behar da.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean