Errotabarri eskubaloi taldeak txapelketa eta aurkezpen ekitaldia antolatu ditu
Eskubaloiko Errotabarrik 2010-2011 denboraldian izango dituen taldeak aurkezteko ekitaldia antolatu du aste bukaera honetarako. Ekitaldi hori larunbateko arratsaldeko 6etan egingo da, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian. Aurkezpen ekitaldiaren aitzakiaz eta entrenamendu edo lehiaketara bueltatzen joateko xedez txapelketa bat antolatu du. Hori nesken arteko ekipoek jokatuko eta horretan lau taldek hartuko dute parte, etxekoak barne izanik. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Txapelketari Nesken eskubaloi Ermua 2010 Txapelketaren izena jarri zaio. Partidak larunbat eta igandean jokatuko dira udal kiroldegian.
Esan bezala lau talde arituko dira txapelketan: Barakaldoko Zuazo, Elgoibarko San Lorenzo, Basauri eta Errotabarrikoek. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Partidak larunbatean jokatuko dira, kategoria bat goizez eta bestea arratsaldez. Finalak, aldiz, igande goizean.
Errotabarrik lau talde izango ditu jokoan 2010-2011 denboraldian
Errotabarrik lau talde izango ditu jokoan 2010-2011 denboraldian. Horietatik bi Euskadiko Ligan arituko dira, bat jubeniletan eta bestea kadeteetan. Beste biak berriz, Bizkaiko eskolen arteko ligaxkan jardungo dute. Horretan, infantil eta alebin bana izango dutelarik. Errotabarrik aurten 55 fitxa aurkeztu ditu federazioan, beste horrenbeste jokalarirentzat.
Errotabarri taldea gogotsu bueltatu da udako atsedenaren ondoren. Ilusioz beterik, iazko denboraldian lortu zituen emaitza onengatik. Gogoratu behar 2009-2010eko denboraldian kadeteek Espainiako laugarren geratu izan zirela.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
