Emakumearen Topagunean ordutegi berria ezarri da

20.09.10
Berdintasuna

Emakumearen Topagunea jendea hartzeko ordutegi berria ezarri du, zeina indarrean da iraila honetatik bertatik. Aldaketarik behinena, arratsaldeko orduetan dago, instalakuntza zabalik izanen da lau eta erdietatik iluntzeko zortzietara bitartean, astelehenetik ostegunera. Ostiral arratsaldean itxita izango da. Goizeko ordutegian ez dago aldaketarik. Alorreko langileak bertan dira goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartean, eta jendea hartzeko orduak bederatzi eta erdietatik ordu bata eta erdietara bitartean.

Nolanahi ere, elkarteek jendea hartzeko orduetatik kanpo bertako aretoak erabiltzen jarraitu dezakete, orain artean egin bezala. Hori erabili nahi duen elkarteko ordezkari batek instalakuntza erabiltzeko eskabidea aldez aurretik egin beharko du eta, ondoren, giltzen bila joan. Jarduera amaitu ostean berriz, giltzak bueltatu behar ditu, ezarritako prozedura betez. Argibide gehiagorako Emakumeen Topagunera bertara jo, Izelaieta kaleko 12ra, bere 943 17 10 30 telefonora deitu edo 943 17 01 23 faxera edo casadelamujer@udalermua.net e-postako helbidera idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan