Emakumearen Kontseiluak bihar eginen du uda ondorengo lehen batzarra

21.09.10
Berdintasuna

Emakumearen udal Kontseilua bihar asteazkena, hilaren 22an, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan. Gai-zerrendak hainbat puntu jasotzen ditu eta, besteak beste, azpimarragarriena Ermuan Berdintasuna lortzeko xedez onartu berri den III. Planaren jarduerak gauzatzen hastea hizpide izango dute. Horrez gain, garrantzia txikiagoko eta ohiko bileretan jorratzen dituzten hainbat gai eta ukituko dituzte partaideek.

Batzar hauetan herriko emakumeen talde edo elkarteek hartzen dute parte. Bertan aztertzen dituzten gaien artean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko hala udalak berak nola talde beraiek proposatzen dituzten jarduerekin zerikusia izan ohi dute. Bilerak irekiak dira eta parte hartzera gonbidatuta daude nahi duten emakume guztiek. Parte hartzeari edo bestako gaiei buruz argibideak jasotzeko, interesdunek sailera bertara zuzendu behar dira. Emakumeen Saila zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldeko 4 eta erdietatik iluntzeko 8etara bitartean. Bertako telefonoaren zenbakia 943 17 10 30 da eta faxarena 943 17 01 23.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan