Liburutegiei buruzko jardunaldiak, ate joka
Ermuan datorren astean egingo diren udal eta eskola liburutegiei buruzko jardunaldiak gero eta hurbilago daude. Horiei jarritako izenburua, ‘Irakurketa udalerrian: erronkak eta ikuspegiak. Jardunaldiak astelehen eta asteartean gauzatuko dira. Jardunaldietarako edo horren barneko egun edo ekitaldietarako hainbat izen-emate jaso dituzte liburutegiko gure lankideek. Interesa ikusita, izena emateko epea luzatu egin dute, eta bihar artean –irailaren 23ra arte- zabalik mantenduko. Hortaz, norbaitek etortzeko interesa badu, oraindik bidali dezake bere eskabidea. Programa erabat zehaturik eta itxita dago. Programara daramatzan lasterbidea jarraitu hori kontsultatzeko. Eusko Jaurlaritzatik Kultura Sailburuorde den Antonio Rivera eta Hezkuntzako Berrikuntza Zuzendari den Cándido Hernández, gure artean izango ditugula baieztatu digute. Bi egunetan udal eta eskola liburutegietako profesionalek lan-ildo bertsuak bilatu, ondokoak ditugun nahiz estatuko hainbat esperientzia arrakastatsu ezagutu eta etorkizunari begira izan ditzaketen erronken inguruan hausnarketa egin eta eztabaidatuko dute.
Esan bezala, jardunaldietara hainbat liburutegietako profesionalak etorriko dira, liburutegiek irakurketaren sustapenean duten zeregina azpimarratzeko. Horiek artean, eta Euskadiko liburutegietatik –Eibartik esaterako- etorriko zaizkigun lankide ezagunez gain, gure artean izango ditugu Unesco erakundera elkarturik dauden Kataluniako liburutegien koordinatzaile, Alex Cosials, Aragoiko Gobernuaren aholkulari, Carmen Carramiñana eta Madrilgo Villanueva de la Cañanako kide, Purificación Flores.
Izen emate epea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali behar dute e-postaz ondoko helbide elektronikora: biblioteca@udalermua.net. Mezuan parte hartu nahi den egun edo ekintzak zehaztu behar dira.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat