Valdespinako Markesen famili zuhaitza
Udal liburutegiak modu grafikoan ikusgai jarri du, Valdespinako Markesen genealogia. Material hau bertan landu izan da, Venezuelan bizi diren Orbe familiaren ondorengoek bidalitako datu, eta kontsultatu diren beste iturri dokumental batzuen arteko elkarlanari ezker. Bitxikeria hau Bertako Bildumaren web orrian kontsulta daiteke eta Orbe familiari egiten diogun omenaldi txikia da, Ermuko historiari oso loturika egon baita.
Lan honen hasierako urratsa 1934an Tola de Gaytaneko markesak familiaren agiritegian Murgia familiari buruz ikertu ondoren egindako artikulua izan da. Horiek Valdespinako Markesa zen familiarekin lortu ziren ezkontza bidez, Valdespinako lehen Markesa Murgia eta Arbelaitz tar Maria Teresarekin ezkondu zelako.
Argibide eta xehetasun gehiagorako, ikus agiria.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte