Multikirola programa antolatu dute aurten ere UKEk eta ikastetxeetako GEk
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) eta herriko ikastetxe guztietako Guraso Elkarteek (GEk) multikirola programa antolatu dute berriz ere,hasi berri dugun ikasturterako. Programa Lehen Hezkuntzako 1ngo mailatik 6era bitarteko ikasleentzat da. Eskaintzak hogei espezialitatetik gora aurreikusten ditu. Aurtengo nobedadea eskalada da, hori praktikatu ahal izango dutelarik azaro-abendutik aurrera, eskalada-murrua amaitutakoan. Egitaraua osoa euskaraz garatuko da begirale espezializatuekin, urriaren 1etik ikasturtearen amaiera bitartean. Parte hartu nahi duten ikasleek izen-emate orria bete eta beren ikastetxean entregatu behar dute. Mallabiko Learreta-Markina Herri Eskolari ere ekimenaren berri eman zaio, bertako ikasleek parte hartzeri izan dezaten nahi badute. Izen-emateak, datorren astean, irailaren 29an itxiko dira. Izena-ematen dutenek Kirol Erakundeko bazkide izan beharko dira.
Guraso Elkarteen koordinadorak eta UKEk haurrak taldetan banatuko dituzte. UKEk jarduera eta talde bakoitzagatik dagokion hileko kuota Guraso Elkarteei bideratuko die. Talde bakoitzean zortzi ume izango dira eta gehienez ere hamabost. Taldeak maskulinoak, femeninoak edo mistoak izan ahal dira, jarduera berdinerako. Ekimena hainbat helburu ditu: batetik, kirol batean baino gehiagotan parte hartzen hasteko aukera ematea, gerora, bakoitzarentzat egokiena edo gogokoena aukeratzeko. Bestetik, norbanakoaren eguneroko bizitzarako eta kirol jarduerarako onuragarria izango den eta aisialdi edo mantenu edo errendimendura orientaturiko mugimen, adierazpen edo sormen oinarria lortzea. Azkenik, Ermuko ikasleek elkar ezagutu eta beraien arteko harremanak sustatzea.
Argibide eta zehetasun guztiak, ekimena aurkeztu eta ezagutarazteko argitaratu den hiru orrikoan jasotzen dira. Agiri hori pdf formatoan eskaintzen dizuegu.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da