Hirugarren sektorearen Etorkizuna bermatzea da lankidetza hitzarmenaren helburua

24.09.10
Erakundea

Udalak eta Merkatari eta Ostalarien Elkarteak eta Merkatu plazakoak sinatu berri duten lankidetza hitzarmena, sinatzaileen arteko lana eta gauzatzen dituzten ekimenak inplementatzea du xede, hirugarren sektorearen etorkizuna bermatzeko. Testuak sektoreak bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa egin du. Hausnarketok akordioko testuaren aurretik jasotzen dira eta horiek duten garrantzia ikusita guk ohar hemen eskaintzen dizkizuegu, ezagutzera emateko:


  • Dena txiki eta ertainek garapen sozioekonomikoaren osagai garrantzitsua dira, enplegu eta jarduerak sortu nahi dituen herri sanoarentzat. Merkataritza eta ostalaritzako jarduerek dinamismoa eransten dizkiete udalerriei. Jarduerak enpresa ekimen berrien eta testuinguru aktibo eta erakargarriaren pizgarri izanen dira. Laburbilduz, udalerriaren diru-sarrera garrantzitsu dira.
  • Banaketa komertziala Ermuan oso atomizatuta dago: 393 establezimendu ditugu
  • 2006an egin zen PERCO azterketan jasotako datuen arabera, Ermuan oso atomizatuta dago banaketa komertziala. Establezimendurik gehienak ohiko eta txikizkakoak dira eta errentan egon edo propioak izan daitezke. 2006an Ermuan 393 establezimendu genituen eta sektoreka horien banaketa honakoa zen:
    Merkataritza Ermua nola dagoen banatuta
    Merkataritzako sektoreak Establezimendu kopurua
    Elikagaigintza 74
    Ehungintza, jantzi eta oinetakoak 61
    Drogeria, lurringintza eta botikak 14
    Altzariak eta etxeko tresnak 33
    Bestelako txikizkako merkataritza 39
    Ostalaritza eta jatetxeak 75
    Zerbitzu orokorrak 96
    Guztira 393


  • Ermuko biztanleak 16.223 pertsona dira eta mila pertsonako ditugun denda kopurua 15,72 establezimendu dira. Merkataritza eta hirugarren sektoreak bi kokaleku nagusi ditu:
    1. Goienkale, VI Mendeurrena, Probaleku eta Erdikokale eta Zubiaurre kaleak dira ardatz nagusia, eta horien ondoan dauden gainerakoak.
    2. San Pelaio eta Diputazio kaleak.
  • Sektoreak bi ardatz nagusi ditu. Dentsitateari dagokionez ia 16 establezimendu ditugu mila pertsonako.
  • Merkataritza ireki eta hurbila duten tamaina txiki eta ertainetako udalerriek zentro komertzial handien eragin eta lehia gogorra jasotzen duten, tokiko ekosistemaren koloka eta arriskuan jarriz. Etengabeko lehiakortasun horrek bezeroak galtzea eragiten du eta ondorioz, herrikko enpresen salmenta ahalmena murriztea. Hori horrela izanik, tokiko merkataritza sistema hausteko dagoen arriskua dago.
  • Hori horrela, Ermuan dugun txikizkako merkataritza duen kalteetako bat bezeroek eta horiek gastua herritik kanpo joatearena da eta, hainbat sektoreetan gastu horren portzentajea altua izanik. Esaterako, sektoreak kalkulatutakoaren arabera pertsonak ekipatzeko egiten dugun gastuaren %51,6 kanpora doa. Elikagaigintzan eta drogerian aldiz, joaten zaiguna %26 da eta %32 etxea ekipatzeko gaietan.
  • Horrez gain, epe ertainean eskualdean eta inguruan ireki daitezkeen merkatal gune eta denda berriek kalte egin diezaiokete Ermukoari.
  • Lehiakortasunaren galera dakartzaten mehatxu horiei aurre egiteko Ermuan hainbat gauza egin izan dira. Hortaz, 2006ko Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziari -PERCO delakoari- atxikiz hirigunean jardun da eta Goienkale eta Zubiaurre plazatxoa berriztu dira.
  • Hirigintza berritzeko jarduera hori beharrezkoa dugu udalerriko beste hainbat zonaldeetara ere zabaltzea
  • Bestalde, premiazkoa da herriko saihesbidea egitea, hori egin ezean ezinezkoa izango baita VI. Mendeurrena eta Gipuzkoa Etorbide bezalako kaleak oinezkoentzat egokitzea. Horietatik egunero 32.600 ibilgailu pasatzen dira eta, kopuru horretatik %9a kamioiak dira.
  • Hirigintza berritzeko jarduerak udalerriko beste hainbat zonaldeetara ere zabaldu behar ditugu.
  • Merkatuak egun duen ereduaren arabera, lankidetza, berrikuntza eta sormena oinarrizko printzipioak dira lehiakortasunean hobetzeko eta, arrazoi horrengatik, irizpide horiek aplikatu behar ditugu udalerrien garapen sozial eta ekonomikoan. Hortaz, derrigorrezkoa dugu herriko ahalegin eta baliabideak batzea, merkataritzaren garapena dinamizatuko dituzten jarduera kreatibo eta bideragarriak proposatuz.
  • Hori horrela, Ermuko merkataritza berpiztu eta modurik eraginkorrenean bertako garapen ekonomikoari laguntzeko sinatzaileek lankidetza hitzarmen marko hau beharrezkotzat jotzen dugu.
  • Horregatik guztiarengatik, hitzarmenaren sinatzaileek udalerriko ostalaritza eta txikizkako merkataritza babesteko ildo estrategikoak zehaztu eta horiek alde lan egiteko duten borondatea adierazten dute.

Lortu beharreko helburuak berretsi egiten dituzte

Erakundeok elkarlanean jardutea behar-beharrezkoa jotzen dute, herrian hainbat helburu eta xede lortzeko. Helburuen artean, ondorengo hauek zehaztu dituzte: PERCO ekimenaren babesean 2006an herriko merkatal egitura osatzeko ekimena jarraitu beharra, horri esker hirigunearen erdialdea asko hobetu baita. Bigarrenik, lehiakortasuna eta denda errentagarri eta kalitatezkoaren eskaintza areagotzea, hirian merkataritzaren jarduera, establezimenduen kudeaketa eta langileen kualifikazioa hobetzeko. Hirugarrenik, merkatal eta aisialdiko eskaintza erakargarria prestatzea, bezeroen sosak herritik kanpo joan ez daitezen. Eta, azkenik, alde biek gauzatzen dituzten jarduerak behar bezala koordinatzea, eraginkortasuna bermatzeaz gain, elkar indartu eta osatze aldera, egindakoari balioa eransteko.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan