Udal liburutegiak ehun izen-emate jaso ditu jardunaldietarako

24.09.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ehun izen-emate jaso ditu astelehenean ‘Irakurketa udalerrian: erronkak eta ikuspegiak’ lelopean hasiko dituen jardunaldietarako. Ehun pertsona horiek Ermuan izango ditugu astelehen edo asteartean edo, bi egunotan, jardunaldietako egitarauak udal eta eskolako liburutegiei erreparatuko dioelako modu berezituan. Hori horrela, gerta liteke, interesdunek egun bakarrera etortzea. Izena eman dutenetatik gehienak (%70) udal eta herri liburutegietako langile eta profesionalak dira. Gainerako %30 hezkuntza eta ikastetxeen mundutik datorkigu, Guraso elkarteetako kideek ere barne direlarik.

Liburutegiko lankideek jada izen eman dutenekin harremanetan jarri dira, onartuak daudel jakinarazteko eta interesgarri izan dezaketen informazio praktikoa helarazteko. Agiri horretan hainbat gauza jasotzen dira, batetik, egoitza izango den Lobiano kultur gunearen kokapena, herrira garraio publikoz heltzeko moduak edo non aparkatu daitekeen kotxez etorriz gero. Halaber, bazkaltzeko eta ostatu hartzeko dugun eskaintza eta aukerak ere adierazten zaizkie, hori guztia, plano batean adierazita jaso dutelarik. Bestal, esan behar baita, goizeko bederatzi eta erdietatik banatzen hasiko diren materiala ere prest dutela.

Jardunaldiak aurkezten eta horiek irekitzen Eusko Jaurlaritzatik Hezkuntzako Berrikuntza Zuzendari den Cándido Hernández eta herriko Carlos Totorika alkatea izango dira. Lehenengo hitzaldia Carmen Carramiñanarena izango da, zeina Aragoiko Gobernuarentzat Hezkuntza sailean lan egiten duen aholkularia da.

 

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz